Euskadiren jatorriaren bila barnera zaitezen proposatzen dizugu, leize-zulo garrantzizkoenak bisitatuz, bai izadiak eratutakoak eta bai gizakiak zulatuak, mea preziatuak argitara ateratzeko.
Abenturari Arditurriko meategietan ekingo diogu. Esperientzia bakana da meazulo hauetan sartzea. Juan Guillermo Thalacker ingeniariak hauxe idatzi zuen 1803an: «Laurehun gizon, berrehun urtez lanean arituta, ez lirateke nahikoa izango meazulo hauek guztiak zulatzeko». Esaldi horretan islatzen dira Arditurriko meategien handitasuna eta han egindako itzelezko lanak. Tunel barruko ibilbidea giro liluragarrian egiten da, meazuloetan instalatu diren argi eta soinu jokoei esker.
Arditurri Meatze Gunea
20180 Oiartzun
Tel.: (00 34) 943 494 521
E-mail: arditurri@gipuzkonatura.eus
Web: www.arditurribideberdea.eus
Iraupena: Bisitaren arabera (ordu bat-4 ordu t’erdi bitartean. Egun erdiko, egun osoko eta 2 egun alojamenduarekin programak ere aukeran daude).
Prezioa: Bisitaren arabera.
Gutxienezko taldea: Bisitaren arabera.
Gehienezko taldea: Bisitaren arabera.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelera. Frantsesa eta ingelesa aurretik eskatuta.
Noiz joan: Urte osoan zehar. Asteartetik igandera irekita.
Oharra: Adin guztietarako.