BISITA GIDATUAK ERRENTERIAN. Historia eta ondarea

Ondare historiko eta artistikoa ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udalak, Turismo bulegoaren bitartez, ikasle zein edozein motako elkarte eta entitateei herrian zehar bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen die.
Nori zuzenduta: ikasle talde zein elkarte edo eta erakunde desberdinei eskaintzen zaizkie (kulturalak, hirugarren adinekoak eta abar).
Gutxieneko taldea: 10 pertsona gutxienez euskeraz, 15 pertsona gazteleraz
Gehieneko taldea: 25 pertsona
Bisita motak:
- Egun batez batzarkide: udaletxea eta honen funtzionamendua ezagutzeko 5-10 urtekoei zuzendutako bisita-tailerra. (ordu 1).
- Errenteriako 5 ateen bila: hiribilduaren Erdi Aroko historia ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten familiei zuzendutako pista-jokoa. (ordu 1).
- Oreretatik itsas-hirira: Errenteriako Erdi Aroko eta Aro Berriko historia ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (ordu 1).
- Sirena hotsen atzetik: hiribilduaren historia industriala ezagutzeko 10-12 urte edo adin horretako umeak dituzten senideei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
- Manchester txikira bidaia: industrializazioa Errenterian ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).
- Errenteriako altxorrak azaleratzen: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten senideei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
- Kasko historikoan ezkutatuta: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (1,5 ordu).
- EmakumeEKIN: gizarteko arlo ezberdinetan Errenteriako emakumeak egindako ekarpenak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).
- San Marko gotorlekutik haratago*: 8-12 urteko haurrei zuzendutako bisita-tailerra eskualdeko historia ezagutzeko (ordu 1).
- San Marko gotorlekua, eskualdeko begiratokia*: 13 urtetik gorakoentzako bisita gidatua, gotorlekua non dagoen kokatua jakiteko, ez ikuspegi militarretik, baizik eta haranaren historian eta bilakaeran (ordu 1).
San Marko gotorlekuak, gainera, Aizpitarteko kobazuloei buruzko erakusketa iraunkor bat du lehen solairuan, eta jarduera militarrari buruzko beste bat beheko solairuan.
Urtean zehar, bisitaldi horiek publiko orokorrari eskainiko zaizkio tarteka (Atlantikaldian zehar, irailean, edo Ondarearen Europako Jardunaldietan integratuta, urria-azaroan), eta horietarako deialdi zehatza egingo da komunikabideen bitartez.
Izena emateko: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
Hizkuntzak: Euskaraz eta gazteleraz
Prezioa: Doan
Eskaerak astebete lehenago bidali behar dira, gutxienez.
*San Marko gotorlekuari dagozkion bisitak, gotorlekuaren irekitze-epean eskaintzen dira.