Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerriek naturaren usaina dute alde guztietatik begiratuta.
Ulia, Jaizkibel eta San Marko mendiak, edo eta Aiako Harria Parke Naturala, besteak beste.
Toki horietara guztietara erraz irits daiteke naturaz eta mendiaz gozatzeko.
Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko mugan zehar dauden mendikate malkartsuetatik barreiatuta aurkitzen den aberastasun megalitiko desiragarria eskaintzen du gure eskualdeak.
Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik.
Ikusi ibilbideak Ikusi liburuxka
Jaizkibel eta Ulia mendien itsasertzetik doan ibilbide ederra da.
Ikusi ibilbidea Ikusi liburuxka HONDARRIBIA-PASAIA
Ikusi liburuxka PASAIA-DONOSTIA
Arditurriko Bide Berdea naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da.
Paisaia aberatsa eta anitza duten lurraldeetara garamatzan bide leun honek edonor liluratzen du.
Ordu gutxiren buruan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea egingo dugu.
Ikusi ibilbidea Ikusi liburuxka Bizikleten alokairua
Bidasoako Kontrabandisten Bidea ibilbide zirkularra eta norabide bakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko.
Jaizkibel parean dagoen GR-121 ibilbideaz gain, Lezok beste hiru ibilbide balizatu ditu.
Ibilbide zirkularrak eta norabidek bakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko.
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:
Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus