Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

5 Top plan Donostiatik 5 minutura

Oarsoaldea eskualdeak, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herriez osaturik, oraindik ere ondo baino hobeto gordetzen du bere esentzia, eta kontrastez beteriko paisaiak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Donostiatik 5 minutura baino ez dago, itsasoaren eta mendiaren artean, Aiako Harria Parke Naturalaren babesean, eta Pasaiako Badiaren itsasoak bustita. Eskualde honetan tradizioa eta abangoardia uztartzen dira.

Jarraian, 5 TOP plan proposatzen dizkizugu, lurralde paregabe hau sakon ezagutu dezazun.

1 – PASAIAKO BADIAKO ITSAS TRADIZIOAN MURGILDU ZAITEZ

Sanjuan-8104

Donostia munduko hiribururik politenetakoa da, eta 5 km-ra baino ez dago euskal kostaldean xarma handienetakoa duen udalerrietako bat: PASAIA.

Ur bareko badia baten ertza inguratzen duen eta itsaslabar itzelek babesten duten herri honetan, ezinbestekoak dira bisitak alde batetik Mater atun-ontzi tradizionalera, kultura eta itsas ingurunearekin loturiko jarduera sorta zabala eskaintzen duen museo berezira, eta bestetik, Albaola Itsas Kultur Faktoriara, non XVI. mendeko baleontzi baten erreplikaren eraikuntza zuzenean ikusi ahal izango duzun.
Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan barrena paseatzeak, mendiaren eta itsasoaren artean eraikitako kale harriztatu eta estuetan zehar ibiliz, zubi-etxe eta eraikin historiko bereziekin, iraganera bidaiaraziko gaitu zalantzarik gabe.

2 – LEZO:  EZAGUTU BEHARREKO ALTXORRA

Lezo-9680


Pasaiako Badiaren ondoan eta Jaizkibel mendiaren oinean benetako altxor ezezaguna aurkitzen da: Lezo.

Bere hirigune historikoan Gurutze Santuaren Basilika aurkitzen da, antzinatik bere bizarrik gabeko Kristo Santuarengatik ezaguna. Basilika errenazentista hau etxe armarridunak dituzten kale txikiz inguratuta dago, oinplano karratuan atxikiak, ederki kontserbaturiko eta xarma handiko hirigune historikoa osatzen dutelarik.

3 –ARDITURRIKO BIDE BERDEA, NATURA HUTSEAN

Arditurri-2020


Gipuzkoako hiriburutik hurbilen dagoen eta naturaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen dituen paraje naturaletako bat Aiako Harria Parke Naturala da.

Donostiatik, oinezkoentzat zein txirrindularientza erabat egokitutako 17 km-ko ibilbidea hasten da, eta Oiartzuneraino iristen da hiriko bidegorri batetik. Oiartzundik aurrera Arditurriko Bide Berdea hartu ahal izango dugu, Parke Naturalaren bihotzean dagoen Arditurriko meategietatik ateratako minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenaren antzinako ibilbidea.
Gaur egun, erromatarren garaian ustiaturiko meatze horiek jendearentzat zabalik daude, bertan mendiaren erraietan sartu ahal izango zara, bertako meazuloak zeharkatuz. Gainera, bidean beste bi museo berezi aurkitzen dira: Luberri - Euskal Herriko Geologia Museoa eta Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa.

Informazio gehiago

4 –GIPUZKOAKO KOSTALDEAREN EDERTASUNA  EZOHIZKO BEGIRATOKI BATETIK: SAN MARKO GOTORLEKUA

Lau Haizeta-3625


San Marko Gotorlekua, Errenteriako Bizarain mendiaren gailurrean, Gipuzkoako kostaldeko begiratokirik hoberentzat hartzen da.

XIX. mendeko eraikin karlista honek, bere pasabide sekretu sakonetatik bere begiratokiaren goialderaino joateko aukera ematen digu.

Ibilbidea aprobetxatuz, Errenteriako erdigunera ere hurbildu zaitezke. Bere garaian Manchester txikia bezala ezaguna izan zenak, bere industria-tradizio handiagatik, Monumentu Multzo izendatutako hirigune historikoa du, Erdi Aroko aztarnekin, eta bertan Jantziaren Zentroa bisitatu ahal izango duzu, mendeetan zehar janzkerak izan duen bilakaera ezagutzeko eta Euskal Herriko modaren eta janzteko moduaren historia ezagutzeko aukera ematen duen museoa.

5 – DASTATU GURE GASTRONOMIA 5 ZENTZUMENEZ

ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK

Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian, gure gastronomia dastatu eta esperimentatu ahal izango duzu eskuak gure lurreko eta itsasoko osagai freskoenekin zikinduz, eskualde honetan bizi ditzakezun esperientzia gastronomikoei esker: sukaldaritza tradizionaleko edo arrain-kontserben tailerrak, ahate-produktuen baserri batean dastatze-bisita edo itsasoaren eta sagardoaren arteko harremana ezagutzeko bete-beteko esperientzia bat bizitzea, besteak beste. Horiekin guztiekin gure gastronomia ikasi, ukitu, sentitu eta dastatu ahal izango duzu.

Informazio gehiago:
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus