Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako museoak bisitatu nahi badituzu, eskura ezazu esku-orri hau doan gure turismo bulegoetan edo aipatutako museoetan!
6 museo dira guztira ekimenean parte hartzen dutenak:
Arditurri meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea, herri musikaren txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian, eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Pasaian.
Promozio berri honi esker, hauetako museo bat bisitatuz gero, eskualdeko museoak prezio murriztuan bisitatzeko aukera izango duzu.
Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen dio bisitariari nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.
XIX mendetako gotorleku hau, museoa izateaz gain eskualdeko begiratoki nagusia da.
Aztarnategi arkeologiko erromatarra Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean.
Oiartzungo bailararen, eskualdearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutuko ditugu.
1759. urtean eraikita, etxea hau XVIII eta XIX. mendeetako Gipuzkoako klase ahaltsuen bizimoduaren eredu garbia da.
Gure musika tresna tradizionalen bidez, euskal kulturan guztiz mulgiltzen zaitu Herri Musikaren txoko honek.
Euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza.
MATER ontzia bisitatzen duenak, gure arrantzaleak nola bizi diren, zein arrantzalekuetara joaten diren eta erabiltzen dituzten arteei buruzko informazioa jasoko du.
Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.
Oharra: gaur egun museoa itxita dago