Donostiatik gertuen dagoen espazio naturala Aiako Harriaren Parke Naturala da. Parke honek hiriko hara-honakoak alde batera uzteko eta naturaren distira osotasunez ikus ahal izateko aukera ugari eskaintzen ditu. Gipuzkoako hiriburutik bertara joateko modu errazenetarikoa Arditurriko Bide Berdetik da.
Donostiatik hasita 17km-ko bide erabat egokituak aurkituko ditugu, bai oinezkoentzat bai eta txirrindularientzako ere. Hiri bidegorritik Oiartzuneraino sartu ahal izango gara, eta behin Oiartzunen, Arditurriko Bide Berdea hartu. Bide hau garai bateko trnbidea izan zen, honen bitartez eramaten zen Pasaiako porturaino Arditurriko meatzetan ateratako mineral guztia, Parke Naturalaran bihotzean aurkitu dezakegun matzea.
Donostia Arditurriko Bide Berdeari bidegorri baten bitartez dago lotura, Groseko auzotik hasten dena Ategoerrieta Etorbiderantz. Behin Ategorrietako tren geltokira iritsita, bidegorria Txaparrene Etorbidera sartzen da eta trenbidearekiko paraleloki doa ia Herreralo tren geltokiraino. Herrerako auzora iristean bidegorria GI-2640 errepidearen ondotik doa Pasai Antxora iritsi arte. Pasai Antxotik Errenteriaraino jarraitzen du bidean eta behin Errenteria pasata, honek Oiartzungo bidea jarraitzen du.
DATU TEKNIKOAK
OINEZ EDO BIZIKLETAZ
Bidegorria 10km
Bide Berdea 7km
IBILBIDEA ATALEZ ATAL
IBILBIDEAREN BUKAERAN... BISITA ITZAZU ARDITURRIKO MEATZEAK!
Erromatarren ondoren 2.000 urte baino gehiagoz ustiatu dira meatze hauek. Gaur egun meatzea bisitatu daiteke, Aiako Harria-ren bihotzean sartuz. Behin bertan, erromatarren garaiko meatzeak eta hurrengo urte eta mendeetako ustiatzearen aztarnak ikusi daitezke.
Meatze zoragarri hauei buruzko informazio gehiago
Erosi itzazu zure sarrerak hemen
Aiako Harria Parke Naturalera edo Arditurriko Bide Berdera garraio publikoz iritsi nahi dutenentzat aukera desberdinak daude, izan ere Donostian abiapuntua duten Ekialdebuseko E02 linea, Euskotrena eta Renfeko trena geltoki aukera desberdinak dituzte Bide Berdetik gertu.
E02 autobus linea: DONOSTIA - OIARTZUN (Geltokiak: Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar edo Ergoien)
Irteerak: 20 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro asteburu eta jai egunetan.
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.ekialdebus.eus
EUSKOTREN: DONOSTIA- OIARTZUN (Geltokia: Oiartzun)
Irteerak: 15 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro igande eta jai egunetan
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.euskotren.eus
Bide berdetik zehar ibiltzeko bizikleta baten beharra baldin baduzu, hemen duzu alokatzeko behar duzun informazio guztia:
Bizikleten alokairua Oarsoaldean
Bizikleten alokairua Donostian
Oiartzunek aukera zabala eskaintzen du egun polit bat bazkari eder batekin osatzeko. Hona hemen gomendatzen ditugun hainbat jatetxe:
Oiartzunek ostatu eskaintza handia dauka. Ikusi aukera guztiak hemen bertan:
Eguna borobila izan dadin, hona hemen proposatzen dizkizugun hainbat plan osagarri:
zergatik ez duzu SPA batean erlaxatuz amaitzen?
Elorsoro Kiroldegiko SPA zentroa
Bisita ezazu mundu osoko 400 instrumentu baino gehiago dituen bilduma hau.
Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa
Ezagutu ezazu Piartzungo bailarako, Aiako Harria Parke NAturaleko eta Euskadi osoko geologiaren historia Luberrin.
Luberri – Oiartzungo ikasgune geologikoa
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:
Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus