Sagardoa eta itsasoa
Albaola Itsas Kultur Faktoriara itsasontzian iritsiko zara eta San Juan baleontziaren erainkuntzaz zuzenean gozatzeko aukera izango duzu, Red Bay-ko uretan (Kanada) XVI. mendean hondoratu zen baleontziaren erreplika. Ba al zenekien sagardoa itsasoarekin lortua dagoela? Itsasontzia hartu eta Pasaiako portura itzuliko zara eta ondoren sagardoaren kulturan barneratzeko unea izango da Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoan. Bertan azalduko dizute zein zen marinelek eskorbutoa ekiditzeko zuten sekretua. Jardunaldia amaitzeko, bertako gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzu sagardotegi batean.
Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
-
- Itsasontzia Trintxerpetik (Hospitalillo kaia) Albaolara.
- Albaola Itsas Kultur Faktoriako bisita norbere kabuz.
- Itsasontzia Albaolatik Trintxerpera (Hospitalillo kaia).
- Sagardoetxeako bisita gidatua eta dastaketa.
- Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik. Haurrentzako menua: frijituak edo pasta, haragia eta izozkia
- OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izango balitz, zehaztu erreserbaren oharretan (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
-
- Ordutegiak: Asteazkenetik larunbatera 11:00etan eta 17:00etan. Igande eta jaiegunetan 11:00etan.
- Iraupena: 6 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Hospitalilloko kaia (Ambito Portuario kalea, 9). GPS-ko koordenatuak: 43.322339, -1.931371
Tarifak
-
- Helduak:
- 58€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko otordua barne)
- Haurrak
- 0-6 urte: 25,50€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko haurren menuaren otordua barne)
- 7-17 urte:33,50€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko ohiko menuaren otordua barne).
Hoberena
-
- Pasaiako badia zoragarriaz eta bere marinel herriez gozatzea.
- XVI. mendeko baleontziaren eraikuntza ikustea.
- Sagardotegiko bisita eta otorduaz gozatzea.
Erreserbatu
Kontaktua