Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Natura

Natura PasaiaNatura Oiartzun

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerriek naturaren usaina dute alde guztietatik begiratuta. Ulia mendia, Jaizkibel, San Marko eta Aiako Harria Parke Naturala.

Toki horietara guztietara aise irits daiteke eta natura edo mendia maite duten mendizale trebe eta eskarmentu handikoentzat ibilbide eta txango egokiak daude.

Itsasoa geldiarazten duten itsaslabarren gainean, Ulia menditik abiatuta Donostiaraino iritsiko gara. Jaizkibel mendian dorreak izango dira gidariak. Bada denbora Hondarribiari inbasioez eta arriskuez ohartarazten diotela. Aiako Harria Parke Naturalean baso itzelak daude eta bertan hiriko zibilizazioaz ahazteko aukera izango dugu. Parke Naturalera iristeko aukera badago Arditurriko Bide Berdean zehar bizikletaz ibilbide atsegin bat eginez. San Markok zuzenean harremanetan jarriko gaitu Lau Haizetako Parkearekin eta paseatzeko prestatuta dauden ibilbideen 44 km-tan natura besterik ez dugu arnastuko.

Gure eskualdeak haritzen eta pagoen usaina du, eskualdean zuhaitz horiez osatutako basoak nagusi baitira. Gainera, abegitsua eta malkartsua da. Ezaugarri horiekin guztiekin ezagutzeko eta gure sentimenduak berreskuratzeko gonbita luzatzen digu.

Ibilbide homologatuak

Natura Ibilbide homologatuak

Eskualdeak naturaz guztiz gozatzeko oinez egiteko ibilbide-sare aproposa dauka: Ibilbide Laburrak, Luzeak eta Herri ibilbideak. Homologatutako ibilbideak dira, guztiak bidean markatuak aurkituko dituzularik.

Ikusi liburuxka   Informazio gehiago

 Talaia ibilbidea

Natura Talaia ibilbidea

Kostaldeko bide honi Itsaslabarren ibilbidea ere esaten zaio. GR-121 Talaia ibilbidearen zati batek osatzen du eta Jaizkibel eta Ulia mendiak zeharkatuz gure ondoan ditugun kostaldeko hurrengo herrietara iristen da, Donostiara (Ulia mendia zeharkatuz) eta Hondarribira (Jaizkibel mendia zeharkatuz).

Ikusi liburuxka   Informazio gehiago

Arditurriko bide berdea

Natura Arditurriko bide berdea

Oiartzungo bailara zeharkatzen duen oinezkoentzako eta txirrinduentzako bidea da, aisialdian lasaitzeko egokia. Antzinako trenbideak Arditurriko meatzetatik ateratzen zen materiala Pasaiako Badiara eramateko erabiltzen zuen ibilaldia da.

Ikusi liburuxka   Informazio gehiago

Historiaurreko ibilbideak

Historiaurreko-ibilbideak

Ingurune natural paregabean, kontrastez beteriko eskualde ederra dugu. Jarraian deskribatuko ditugun 6 ibilbideak Errenteriako eta Oiartzungo udalerrietako bazter naturaletatik igarotzen dira, monumento megalitikoak ikusteko aukera emango digutelarik.

Ikusi liburuxka   Informazio gehiago

Kontrabandisten Ibilbidea

Natura Kontrabandisten Ibilbidea

Ibilbide zirkularra, Kantauri itsasoa eta BIDASOAko mugako mendien artean, oihanetan eta herri ederretan barna, XX mendean kontrabandoko pasagune garrantzitsuak lotzen dituena.

Informazio gehiago

 



Done Jakue Bidea

Natura Done Jakue Bidea

Euskal Autonomia Erkidegoan Santiago Bideak bi ibilbide dauzka: Barneko Bidea eta Kostaldeko Bidea. Biak gure eskualdea zeharkatzen dute. Eskualdea pasabide naturala da Kostaldetik Donostiarantz joateko, baita barnealdetik Gasteizerantz joateko ere. Bigarren kasuan Nazional 1 errepidearen trazadura jarraitzen du.

Ikusi liburuxka   Informazio gehiago

 

 


 Lezoko mendi ibilbideak

Lezo-0039

Balizatu eta seinaleztatu dituzten Lezoko hiri ibilbide hauek distantzia eta zailtasun desberdinak dituzte, erradialak ala zirkularrak, eta ibiltariari, naturaz gain, balio handia duten elementu historikoak eta kulturalak eskaintzen dio.

  Informazio gehiago


 Ulia ibilbidea

Pasaia-9976

Ia 8 km. dituen ibilbide hau Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat da. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, edota Platako farolatik zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste.

  Informazio gehiago

 

esperientzia-gastronomikoak