Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa

 Soinuenea01-txSoinuenea02-tx

 Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.

Erakusketan mundu guztiko musika-tresnak eta jostailuak daude eta soinuaren jatorrian, hau da, ekoizteko sisteman oinarrituta sailkatu dira. Hori guztia osatzeko ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.

Dokumentazio-guneko ikerketa eta kontsulta atalean sartzeko aldez aurretik ordutegia adostu behar da.

Herri Musikaren Dokumentazio eta Erakusketa Zentroan honakook aurki ditzakegu:

  • Musika-tresnen bilduma: erakusketa eta tresnak kontsultatzeko biltegia.
  • Liburutegia: herri-musikako tresnei eta musikari buruz idatzizko materiala.
  • Fonoteka: mota eta formatu desberdinetako musika-grabaketen bilduma.
  • Argazki-artxibategia: argazkiak, filmak eta bideoa...
  • Tailerra: musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerra.
  • Erabilera anitzeko aretoa: hitzaldietarako, ikastaroetarako eta entzunaldietarako aretoa.

Erakusketa:

  • Aerofonoak: txirulak, mihiak, tronpetak, aerofono libreak.
  • Mintzfonoak: kolpatuak, igurtziak, mirlintoiak.
  • Idiofonoak: zuzenean eta zeharka kolpatuak, karrakatuak, igurtziak eta malguak.
  • Kordofonoak: soka igurtzia, sakatua eta igurtzia.
  • Musika taldeak euskal herri musikan: Txistulari taldeak, dultzaina taldeak,  – gaita, trikitixa, rodalla – estudiantina, banda de música...
  • Hots jostailuak.

 

  • Oiartzun, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa
  • Oiartzun, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa
  • Oiartzun, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa
  • Oiartzun, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa
 

Ikusi argazkiak

 

Kokapena

Tornola, 6 (Ergoien)
20180 Oiartzun

43.288671,-1.8383

Ikusi kokapena

Kontaktua

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Tornola kalea, 6 (Ergoien auzoa)
20180 Oiartzun
Gipuzkoa

Tel./Fax.: (00 34) 943 493 578
soinuenea@soinuenea.eus
www.soinuenea.eus

 

Datu interesgarriak

Ordutegia:

Asteartetik asteazkenera:

10:00-14:00

Ostegunetik larunbatera:

10:00 - 14:00 / 15:00 - 18:00.

Tarifak:

Bisita arrunta: 4 €. Nork bere telefonoarekin WiFi sarera konektatuta gure web orrian jarri dugun audiogida erabiltzeko aukera du. Deskontua: Helduekin datozen 6 urteko haurrek sarrera doan dute. Basque Card (%30).

Bisita gidatuak:Hitzartutako bisita.

Talde txikiak (gutxienez 4 pert./gehienez 10 lagun):  Talde gidatu bakoitzeko, gutxienez 35 € (BEZ barne) kobratuko dira.

Arrunta: 8 € (BEZ barne) pertsonako.

Murriztua: 5 € (BEZ barne) pertsonako; ikasleek, familia ugarietako kideek, erromesek, langabetuek, pensiodunek. Helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.

Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

 

museo

Informazio gehiago


Top esperientziak

 Soinueneak gainera kontzertuak eta tailerrak antolatzen ditu:

Egitaraua ikusi

 

konpromisoa-kalitate-turistikoarekin-logoa

modulo eus