Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Villaviciosa Jauregia, XVI. mendeko etxe errenazentista

Makurtegiaren ondoan jauregi bat dago. Villaviciosatarrena. Villaviciosatarrak oso pertsonaia nabarmenak izan ziren toki honetan eta goratuak izan ziren neurrian, distira eskaini zioten tokiari beren marinel eta bestelako ekintza gogoangarriekin. Eraikinak oinplano angeluzuzena du. Gorputzak kalearen lerrokadurari jarraitzen dio eta beste aldea, berriz, atzeratua dago. Bertan harrizko eskailera zabala dago eta lehenengo solairura iristeko erabiltzen da. Fatxada nagusia herriko kale zaharrari begira dago, bien bitartean, atzeko fatxadak mendira ematen du. Ezkerreko fatxadatik beste sarbide bat dago eta zuzenean bigarren solairuraino irits daiteke.

XVI. mendeko etxe errenazentista ederra da. Silarrizko hormak ditu eta ondo landuak daude. Leihoen irtenak ageri diren tokian, moldura bat ageri da eta solairu bakoitzean fatxada guztiak inguratzen ditu. Moldura erlaitzean errepikatzen da. Hutsune guztien inguruan moldura fin ederrak ageri dira. Beheko solairuan bi ate eta leihoa daude. Lehenengo solairuan bi leiho zabal ikus daitezke eta erdian leiho txikia dago. Fatxada atzeratuan sarbidea erdi-puntuko arkuko ateak osatzen du eta, gainera, ateburua dago. Hori guztia osatzeko leiho txikia ikus daiteke. Azkeneko solairuan hiru leiho daude eta beste bi fatxada atzeratzen den tokian.

Lezoko L. de Isasti historialariak emandako berriei erreparatuz, Villaviciosa familia bertan gelditu zen bizitzen gutxi gorabehera VIII. mendean. Garai hartan Fortunio de Villaviciosa Alfonso I.ren armadako kapitaina zen. Fortunioren semeak bertan gelditu ziren defendatzeko. Harrezkero, erro hartatik zetozen gizaki askorentzat guda-, merkataritza- eta kortsario-nabigazioa beren ogibide sutsua izan zen. Horren lekuko dira, besteak beste, Domingo Villaviciosa almirantea (1587), Flandeseko urtean hil zena, edo Juantxo Villaviciosa (1590), Miguel de Oquendo buru zuela, Kantabriako eskuadrako almirantea; edo Juanot de Villaviciosa, Floridan borrokatu zuen armadako jenerala, Oraneko eta Ceutako gudetan parte hartu zuena. Horiek guztiek izen handia eman zioten herriari. Halaber, aipa dezagun Juan de Villaviciosa. Itsasontziak eraikitzen zituen eta almirantea zen. Azoreetako gatazkan hil zen. Miguel kapitain nagusiak Lojan (Granadan) mairuen kontra egindako gudan Pendon izenekoa lapurtu zien 1486an. Horregatik Urrezko Pendon izena jarri zaio. Villaviciosatar bat itsasoan barrena aritu zen kortsario modura. Halaber, elizako kideak ere izan ziren.

Eraikin eder honen fatxada nagusian Amerikako independentzi gudarantz 1777an Lafayette Markesaren irtenaldia oroitzeko plaka bat dago.

modulo eus