Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Herritik atera gabe aukera paregabeak ditugu Errenterian. Hona hemen gure proposamenak:

 
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

 

MUSEOAK
Jantziaren zentroa
Fanderiako Errota

 

IBILBIDEAK
Ibilbide homologatuak
Historiaurreko monumentuak
Orientazio ibilbideak: Listorreta-Barrengoloia
Orientazio ibilbideak: Errenteriako auzoetan zehar

 

ESPERIENTZIAK 
Listorretan zaldi gainean ibiltzea

 

GASTRONOMIA 

 


 IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

Errenteria-9741

 

 Interes kulturaleko ondasuntzat jotako Erdi Aroko hirigunea osatzen duten 7 kaleetan zehar ibili. Aukera izanez gero, sartu Jasokundearen elizan.

Informazio gehiago

Errenteria planoa 2015 Página 1



  MUSEOAK

Jantziaren zentroa-3464Jantziaren zentroa, modaren museoa

Jantziaren Zentroak euskal eta mundu osoko janzkerari buruzko bilduma zabala du. Modaren industriarekin lotutako proiektuen aldeko apustua eginez, diseinatzaile eta artisau berrien lanak jarri ditu erakusgai.

Informazio gehiago

 

Fanderiko Errota-9761

Fanderiako errota, ibaiaren etxea

 Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu - Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez..

Informazio gehiago

 


  IBILBIDEAK

Lau Haizeta-3553Ibilbide homologatuak

Errenteriako natura eta ondare naturala ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dituzte ibilbide homologatu hauek. Etxetik hurbil dauden Aiako Harriko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremua (Natura 2000 Sarea), Añarbeko Baso-Erreserba, Lau Haizeta Parkea, Oiartzun ibaiko ibilbide osasungarriak eta beste hamaika txoko, ibiltzeko eta arnasa hartzeko baliatu ditzaketela. Zailtasun eta iraupen desberdinetako ibilbideak proposatzen dizkizugu

Te proponemos itinerarios de diferentes dificultades y duraciones.

Informazio gehiago

 

Lau Haizeta-3509

Historiaurreko monumentuak

 Aitzpitarteko haitzuloak edo Aitzetako Txabala trikuharria naturaren bihotzean aurkitzen dira. Mendi ibilaldi ezberdinek eramango zaituzte hara.

Informazio gehiago

 

 

listorreta Página 1

Orientazio ibilbideak: Listorreta-Barrengoloia

 Mapa eskuartean hartuta pista jokoa jarraitu beharko dugu eta gure orientazio sena frogan jarri, ibilbidea osatzen joateko. Aiako Harriko Parke Naturalaren, Barrengoloia atsedenlekutik abiatzen diren 4 ibilbide desberdin ditugu, luzeera eta zailtasun desberdinekoak. Abentura benetan interesgarria!

Planotxo hauek Errenteriako Turismo Bulegoan lortu ditzakezu edo zure telefonoan deskargatu.

Informazio gehiago

 

orientazio-mapa

Orientazio ibilbideak: Errenteriako auzoetan zehar

 Seinalizatutako ibilbide bat egin behar da, pistak bilatuz eta mapan zenbakiei jarraituz. Ibilbidearen puntu bakoitzean dagoen plaka aurkitu behar da, ibilbidearen amaieraraino iritsi arte.

Lehenengoa Fanderian dago, bigarrena Alaberga, Galtzaraborda eta Beraunen barrena doa eta hirugarrenak, berriz, Agustinak eta Gaztaño zeharkatzen ditu.

Informazio gehiago

 


   ESPERIENTZIAK

Hipica listorreta

Listorretan zaldi gainean ibiltzea

Gure bideetan eta larretan paseatzeko modurik erakargarrienetakoa zaldia erabiltzea da. Zaldiaren bizkarrean igota oraindik gehiago hurbilduko gara naturara.

Aiako Harria Parke Naturalak, esaterako, oso toki basatiak eskaintzen dizkigu eta aproposak dira zaldiz iristeko.

Informazio gehiago


 GASTRONOMIA

 Gastro- Gamon 14 3

 

 

 

Errenteriako gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko

Errenteriako jatetxeak

 


  Informazio gehiago eta erreserbak

  ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA

943 494 521

  turismoa@oarsoaldea.eus