Historiaurreko ibilbideak
Ikusi liburuxka

Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko mugan zehar dauden mendikate malkartsuetatik barreiatuta aurkitzen den aberastasun megalitiko desiragarria eskaintzen du gure eskualdeak. Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik.
3 elementu nahasten dira historiaurreko ibilbide hauetan:
- Aberastasun eta kontserbazio aldetik, paraje natural pribilegiatua.
- Ikuspegi desiragarri bat, izan ere monumentu megalitiko hauek isurialdeen banalerroan eta mendi gainetan kokatuta daude, eta Euskal Herriko zati bat dute bere menpean (Iparraldea-Hegoaldea-Nafarroa).
- Gure aurretik lur hauetan bizitakoen ehorzketek utzitako hilobi-arrasto hauen bitartez beraien aztarna kulturala kontenplatu, merezi duten errespetu guztiarekin betiere.
Ibilbideen eskema orokorra
- Ibilbidea: AITZETAKO TXABALAUdalerria: Errenteria
- Udalerria: Errenteria
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Trikuharriak: Aitzetako txabala, Berrozpin I, II eta III. Txoritokietako monolitoa.
- Ibilbidea: LANGAGORRI – AIZPITARTEKO LEIZE-ZULOAK
- Udalerria: Errenteria
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Langagorriko monolitoa, Aizpitarteko leize-zuloak.
- Ibilbidea: SORONDO
- Udalerria: Oiartzun
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Elorritako gaineko mairu-baratzea.
- Ibilbidea: EGIAR-URKULLU TXIKI EGIA
- Udalerria: Oiartzun
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Egiar eta Urkulluko mairu-baratzeak.
- Ibilbidea: OIELEKU
- Udalerria: Oiartzun
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Mairu-baratzeak: Kauso I, Kauso II, Munerre, Oieleku iparra/hegoa eta Arritxurieta gaña. Gainzabal trikuarria.
- Ibilbidea: BIANDITZ
- Udalerria: Oiartzun
- Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Arritxulangaña eta Errenga mairu-baratzeak.