Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Urpekaritza Kantauri itsasoan

Eskualdean zehar dagoen itsas azpiko ingurunea ezagutzeko modurik aproposena urpekaritzan trebea izan gabe, Buceo Donosti enpresaren eskutik eskaintzen zaigu. Bakoitzaren mailara egokitzen diren jarduera ezberdinen bitartez, urpekaritzako esperientziaz gozatzeko aukera bikaina da hau.

Urpekaritza Kantauri itsasoan  Urpekaritza Kantauri itsasoan

Buceo Donostin,  hasiberriak direnentzako bataioak daude, urpekaritza ikastaroak eta dagoeneko esperientzia duten haiei zuzendutako itsas txangoak ere.

Horretarako, aldez aurretik deitu beharko da.

Ekintzen ezaugarriak

Itsasontzian irteerak, dagoeneko ziurtagiria duten urpekarientzat

Ordutegia: Uztaila  eta abuztuan: Asteartetik- Ostiralera : 16:30. Larunbata eta Igandea: 9:00, 11:00 eta 16:30.Gainontzeko hilabeteetan: Larunbata eta Igandea: 9:00 eta 11:00.
Iraupena: 2 ordu.
Gutxieneko taldea 5 pertsona, gehieneko taldea 14 pertsona.

Urpekaritza ikastaroak

Ordutegia: Teoria arratsaldetan eta praktikak goizetan, ordutegia aldaketak jasan ditzake. Bost pertsona baino gehiagoko taldeek: ikastaro guztia astebetean, goizetan.
Iraupena: Astebete teoria eta bi asteburutan praktikak.
Gutxieneko taldea 5 pertsona, gehieneko taldea 10 pertsona.

Urpekaritza bataioa

Jarduera hau kontrolpean burutzen da.Divecon edo irakasle baten eskutik, urperatzea gauzatzeko aukera ezin hobea itsas azpiko inguruneaz gozatuz, urarekin kontaktuan era seguru eta eroso batean. Baldintza bakarra: ondo pasatzeko gogoa, beste guztia irakaslearen esku utzi.
Ordutegia: Aldagarria.
Iraupena: 2 ordu.
Gutxieneko taldea 5 pertsona, gehieneko taldea 10 pertsona.


Kontaktua

Buceo Donosti
Donibane kaialde, D1 lokala
20110 Pasai Donibane

Tel./Fax: (00 34) 943 312 313
buceo@buceodonosti.com
www.buceodonosti.com

 

Datu interesgarriak

Ordutegia: 10:30-13:30 / 16:30-20:30.
Denboraldia: Urte osoan.

 

Pasaiako badian itsas jardueren dosierra