Lezoko Udalak bizikleta mailegu udal zerbitzua eskaintzen du eta Oarsoaldea eskualdeko herrietara (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) eta Donostiara egiten diren desplazamenduetarako pentsatua dago.Honela, 8 bizikleta elektriko tolesgarri eskaintzen dira, ibilaldi atseginaz gozatu ahal izango duzularik.
Sistemaren ezaugarriei dagokienez, aurrez aurretiko sistema da, Bekoerrota kiroldegiko harreran mailegatu eta bueltatu behar direlarik.
Bekoerrota kiroldegia
Euskal Herria plaza, 2
20100 Lezo
Tel. (0034) 943 510 311 / 943 513 476
Zerbitzuaren modalitate eta prezioak:
Lezoko kirol instalazioetako abonatuentzat doakoa da eta gainontzeko Lezon erroldatuentzako urtean 10 €ko kostua izango du.
Badago ere ordukako mailegua egiterik:
Maileguak Bekoerrotaren irekiera ordutegian egin daitezke.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Bekoerrota kiroldegiarekin jarri harremanetan.