Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Kapitain Etxe Barrokoa

Martin de Renteria y Uranzu XV. mendearen azkeneko herenean jaio zen. "Errenteriako kapitaina" izenez izan zen ezagutua, eta XVII. mendeko etxe barrokoari izena ematen dio.

Bitarteko hormen artean kokatutako eraikina da, oinplano angeluzuzena du eta estalkiak bi aldeetara jotzen du. Teilatu-gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Aparailua hareharri harlandua da. Hasieran behe-solairua eta bi altuera gehiago zituen. Horiek bereizteko platabandak erabiltzen ziren. Hala eta guztiz ere, eskuinaldea asko aldatu da eta, ondorioz, solairuak jatorrizko altuerarekiko mugituak daude. Gainera, hutsuneek platabandak eteten dituzte. Zati honetan hutsuneak beheko solairuan tabernara sartzeko erabiltzen dira. Goikoak, berriz, etxebizitzetako balkoiak dira. Elementurik interesgarriena armarria da. "Iturriza" du idatzia.

Ezkerreko aldean harria garbia dago eta teilatu-hegala harburuz tailatua dago. Estilo bereko armarria du, nahiz eta simetrikoa ez izan. Honek "Uranzuy" du idatzita. Baoen ardatz bakarra du eta behe-solairuan dintel-itxurako sarbidea kopiatzen dute. Lehenengo eta bigarren altueretan balkoi irtenak daude eta barandak burdina forjatuzkoak dira.Gaur egun, ezkerraldea zaharberritu egin da eta Jantziaren Zentroa dugu bertan, bere 3 solairuetan. Behe solairuak gainera, eraikinaren jatorrizko arku pare bat besterik ez ditu mantentzen, eta bertan orain, museoaren harrera eta aldi baterako erakusketen gunerako erabiltzen da.
Hurrengo 3 solairuetan zehar janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskeintzen zaigu, nahiz modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian.

modulo eus