Errenazimenduko eraikina da eta XVI. mendean egin zuten. Exentua da eta bi alde desberdinduk osatzen dute: Kaperak eta Ospitaleak, nahiz eta biek estalki bera partekatu.
Kaperak oinplano angeluzuzena du eta bi alde ikus daitezke. Aparailua harlanduzkoa da eta oso ondo eskuairatua dago. Hormak osatzen dituzte eta horiek hutsune gutxikoak izaten dira. Goiko aldea perimetro osoan triglifoz eta metopaz osatuta amaitzen da. Frisoaren gainean erlaitz molduraduna dago. Horrek estalkia eusten du eta ez du teilatu-hegalik. Elizako plazan irekitzen den fatxadak bao-ardatza du sarbidez eta erdi-puntuko arkuz osatua dago. Moldura xumeak ditu. Ardatza amaitzeko harrizko kanpai-horma dago eta bao baten barruan kanpaia dago sartuta.
Donibane kalean ageri den fatxada asimetrikoa da. Portada nabarmen daiteke; erdi-puntuko arkua du eta bi zutabe dorikok babesten dute. Taulamendua triglifoz eta metopaz osatuta dago. Portada amaitzen San Juanen irudia ageri da horma-hobian sartuta. Goian frontoia dago eta aldeetan bolutak. Gainera, XVIII. mendeko armarria ikus daiteke. Ondo kontserbatuta dago. Eskuinaldean bi leihorekin batera sarrera dago. Leihoek mentsua eta hautsa saihestekoa dute. Barruan oinplano laukia estaltzeko gurutze-ganga ageri da eta, gainera, nahiko konplexua da. Ildaskak arrosaz margotuta daude. Bai hormak, baita gangako harlanduzko plementeria ere, zurituta daude. Burutik izan ezik, alde guztietatik sar daiteke. Aipatutakoez gain, ebanjelioan ataburu-itxurako itsutua dago.
Aurreko aldean XVII. mendeko erretaula errenazentista ikus daiteke. Egur polikromatuzkoa da. Ia ziurtasun osoz Jeronimo de Larreak egin zuen. Estiloko koherentzia handia dute San Sebastianen estatuak eta Azpeitiko "Kristo minduak". Horiek biak Larreak bere testamentuan aipatzen ditu. Dirudienez, erretaula 1595az gero egin zen. Erretaula klasikoa da eta garaiko soiltasuna du. Aulki bat, bi gorputz eta hiru kale ditu. Horma-hobiek sei estatua eusten dituzte. Gainera, teilatupea dago kalbarioarentzat. Kalbarioa bi irudik babesten dute: San Miguel arkanjeluak eta San Juan Ebanjelariak. Bi solairuak bereizten dituen frisoan Kristo Lurperatu eta Berpizkuntzari buruzko erliebeak daude. Erdiko kalean, koskorrek, San Juan Bataiatzailea titularra eta amabirjina haurrarekin adierazten dituzte. Besteak santuen estatuak dira. Halaber, Kristo gurutzatua dago. Lekuonaren iritziz gotikoa da eta Andrearriagako ermitatik dator.
Ospitalearen eraikina eraikin konplexua da eta eraikin erlijiosoari erantsia dago. Hiru altuera ditu eta baoak nahiz eskantzuak silarriz inguratuta daude. Azken berrikuntzaren ondorioz, teilatupean beste solairua egin zen. Bi gorputzak adreiluzko hormatalaren bidez eta egurrezko behatokien bitartez egituratzen dira. Atzeko fatxadan armarri barroko handia eta ederra erantsi da. Zuloagaren eta Oiartzabalen orubeen armak ageri dira.