
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko.
Ontzi - museo paregabe hau Pasaian porturatuta dago, Gipuzkoan, eta kostaldean zehar irteerak antolatzen ditu. Gainera itsaso-kultura eta marinel-bizitzaren inguruko ekintza ugari eskaintzen ditu, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa benetako itsas ondare bizia bihurtuz.
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
43.329548,-1.921606
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa
Arraunlari kalea, z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 814 225
Fax:(00 34) 943 49 08 31
info@mater.eus
www.mater.eus
60 min.
Gutxieneko taldea: ez da behar ordutegi barnean. Ordutegitik kanpo 10 pertsonako minimoa beharrezkoa da.
Gehieneko taldea: 45 pertsona.
Martxotik ekainera eta irailetik abendura:
Osteguna eta ostirala : 16:00 - 19:00
Larunbata: 11:00 - 14:00 ; 16:00 - 19:00
Igandea eta jaiegunak: 11:00 - 14:00
Abuztua:
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 ; 16:00 - 19:00
Igandea eta jaiegunak: 11:00 - 14:00
Urtarrila, otsaila eta uztaila itxita
Tarifa orokorra: 7 €
Tarifa Murriztua 5 € (5-16 urte bitarteko umeak, pentsiodunak, erromesak, familia ugari eta guraso bakarreko familiak, langabetuak, ikertzaileak, desgaitasuna duten pertsonak, irakasleak eta Pasaiako bizilagunak). Doako Tarifa (5 urtetik beherako umeak, arrantzale profesionalak eta taldearekin doazen irakasleak).
Kontsultatu taldeentzako deskontu eta bisita aukera gehiago. Deskontuak zure bisitan Donosti Card, Oarsoaldeako museoen abantailak esku-orria, Euskal Kostaldeko Museoen Txartela edo Albaolako sarrerarekin (%10)
Adin guztietarako.
Jarduerak, bisitak barne, aurre erreserbarekin egin behar dira.
Eskualdeko museoak bisitatzeko abantailen esku-orria
Artisau arrain kontserba tailerra