Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Bizikleta alokairua Pasaiako badian

Bizi-badia zerbitzu berri honen bidez, Pasaiako badian zehar kokatuak dauden mailegu puntu desberdinetan bizikleta hartu ahal izango duzu eta Donostia, Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzunen zehar ibili ahal izango duzu egunean zehar.

Ikusi foiletoa

 

BidegLezo 11  BidegDon 9

Bizikleta hartzeko pausu batzuk eman beharko dituzu:

Izena emazu zerbitzuan. Alta eman eta sistema erabiltzeko baldintzak sinatu behar dituzu. Erabiltzaile izateko alta eman beharra dago, eta adinez nagusi izan beharra ere bai. 16 urtetik gorakoak ere izan daitezke erabiltzaile, behar bezala identifikaturiko legezko tutorearen baimena izanez gero.

Zoaz ezarritako ordutegiaren barruan udalerriko edozein mailegu-puntutara, eta adierazi harreragileei bizikleta nahi duzula.

Bizikletaren giltza lortuko duzu; giltzarrapoa askatu beharko duzu eta hura bizikletari lotu.

Bizikleta erabiltzeko:

Begiratu ondo ea bizikleta egoera onean dagoen, zure ardura da hori. Hala ez bada, jakinarazi harreragileei. Akatsen bat aurkituz gero, beste bizikleta bat eskainiko zaizu.

Bizikleta Pasaian, Donostian eta Oarsoaldeko udalerri guztietan erabili ahal izango duzu denbora-mugarik gabe egun osoan.

Erabiltzaileek Zirkulazio Orokorreko Araudia eta indarreko udal ordenantza errespetatu beharko dituzte momentu oro.

Erabiltzaileak behartuta daude bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua egoki erabiltzera, ahalik eta ardura gehienaz jokatuz.

Bizikleta beti aparkatu behar da horretarako dauden lekuetan.


Bizikleta bueltatzeko:

Bizikleta itzultzeko mailegu-puntu batera joan, eta adierazitako lekuan aparkatuko duzu bizikleta. Giltzarrapoa jarri bizikletari, eta ondo ainguratu bizikleta-aparkalekuetan. Azkenik, itzuli giltza toki bakoitzeko harreragileei.

Zalantza edo istripuren bat izanez gero, jar zaitez harremanetan mailegu-puntuekin edo udaltzainekin.


Kontaktua

Pasaiako Udala

Tel. (0034) 943 004 330

kirolak@pasaia.net

www.bizibadia.pasaia.org

Datu interesgarriak

Bizikleta maileguan hartzeko puntuak:

mailegu puntuak

1. Donibaneko kirolgunea

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-21:00.
  • Larunbatetan 9:00-19:00, Igandeetan 9:00-13:00.
  • Donibane kalea 1. 943 345 371

2.- Trintxerpeko Kirolgunea

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:00-21:00.
  • Larunbatetan9:00-13:00. Igandeetan 9:00-13:00.
  • Euskadi etorbidea zk.g. Azoka eraikina. Tel. 943 399 753

3.- Antxoko Ibaiondo pilotalekua

  • Egunero arratsaldez eta irekiera-ordutegiaren arabera.

4.- Kirol Saila (Trintxerpe)

  • Astelehentik ostiralera 8:00-14:30.
  • Euskadi etorbidea, 61. Tel. 943 004 330

5.- San Pedroko Gimnasioa

Modalitateak eta prezioak:

A. Pasaiako kirolguneetako bazkideentzat doakoa abonu-modalitatea iraungi arte.
B. Pasaian erroldatuta dauden eta kirolguneetako bazkide ez diren herritarrek urteko txartela eskuratu beharko dute 10 euroren truke.
C Pasaian erroldatuta ez daudenek erabilera bakoitzeko ordainduko dute, tarifa hauen arabera:
1,5 ordu: 5 €
3 ordu: 8 €
Goiza edo arratsaldea: 12 €
Eguna: 18 €

Oharrak

Galdu, ebatsi edo lapurtuz gero, 8 orduko gehieneko epean salatu beharra daukazu, eta halaber, horren berri eman behar duzu mailegu-punturen batean edo Udaltzaingoan. Era berean, aurkeztutako salaketaren kopia bat entregatu behar duzu alta emateko bulegoetan, salaketatik 16 orduko gehieneko epean, edota hurrengo baliodun egunean. Salaketarik aurkeztu ezean, baja emango zaio erabiltzaileari eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, mailegu-puntu bakoitzeko langileekin jarri harremanetan.