Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

FERRER FAMILIA

Ferrertarren ondarea ikusgai dago oraindik herriko hainbat lekutan aurkituko ditugun elementuetan.

Pasai San Pedroko elizari atxikita, haren ondorengoak 1865ean eraiki zuten, Joaquín María Ferrer eta haren familiarentzat, mausoleo-kapera bat inskripzio batekin aurrealdean: D. Joachim Ferrer progenitori. Pia Proles. Hoc monumentun erexit anno MDCCCLXV, zein, arrantza kaiko obrak zirela eta, harriz harri lekualdatu zuten 1952an, Parrokiatik Herriko Hilerrira.

Itsas Eskolako armarria, Pasai Donibaneko elizan aurkitzen den familia panteoia eta Pasai San Pedroko mausoleoa pasaitar leinu honen bizitza, ez gutxi ezaguna izateagatik garrantzi gutxikoa, gogorarazten diguten beste elementu batzuk dira.

 Famili honetako pertsona nabarmen batzuk hauek dira:

  • ­José Joaquín Ferrer Cafranga (Pasai Donibane 1763-1818), Itsas ofiziala, lan zientifiko eta matematiko garrantzitsuak egin zituen, bai Europan bai Amerikan, besteak beste, ilargiaren diametroa neurtzeko edo Ipar Amerikan koordenatu geografikoak finkatzen laguntzeko. Bere lanak ingeles eta frantsesez argitaratu ziren hainbat aldizkaritan. Beste familiar bat, Juan Manuel Ferrer (1769) diplomazialari izan zen Erroman eta Carlos III.aren Ordenako zaldun.
  • ­Joaquín Mª Ferrer Cafranga (Pasai San Pedro 1777-1861) Politikari progresista, Gipuzkoako Gorteetako diputatu izan zen. Madrilgo alkate zela, Gipuzkoako Gorteetako presidente izan zen, baita behin behineko gobernukoa 1840an. Beranduago, Estatuko ministro eta urte berean behin-behineko erregeordetzaren lehendakariordea, Estatu eta Ogasun ministroa, eta Ministroen Kontseiluko lehendakaria 1841eko La Victoria Dukearen erregeordetzan.
  • ­Juan Bautista Ferrer Cafranga (Pasai San Pedro 1775-1882). Rio de la Platako gerra portuko ministro Nagusia izan zen (Espainiako Koroaren itsasontzi-unitate administratiboa erregeordetza garaian, 1776an sortua eta 1814an iraungia).
  • ­Juan Manuel Ferrer Cafranga (Pasai Donibane 1769-1834). Presidente ahalguztiduna Erroman. Carlos III.aren zaldun. Pasaiako parrokiako ongile, non hilobiratuta dagoen bere anaia José Joaquinekin batera.
  • • Ferrer familiako kideak Pasaiako alkate izan ziren: Joaquín María 1817an, José Joaquín 1818an, Juan Bautista 1819an eta Juan Manuel 1820an. Alkatetzaren alternantzia hori Carlos IV.aren maiatzaren 27ko Errege Aginduari zor zaio, zeinen arabera, portuko ubideak banatzen dituen bi auzoek udal bakarra osatuko dute, eta udal hori alkate batek, bere tenienteak eta hiru errejidorek osatuko dute, eta guztien hautaketan txandakatzea egon dadila, horrela urte batean Hondarribia aldeko bizilagun bat alkate izan dadila eta hurrengoan Donostia aldeko auzoko beste bizilagun bat.

modulo eus