Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Oiartzun, begirada batean

Plaza Doneztebe Oiartzun Via Verde en Oiartzun

Oiartzungo Hirigune Historikoa oso zaharra da eta balio historiko handiko elementuak ditu. Besteak beste, honakoak aurki ditzakegu: Erromesen Ospitalea, Lartaungo Done Eztebe Eliza eta Udaletxea. Lartaungo Done Eztebe Elizaren barruan XVII. mendeko erretaula dago, Juan de Huici maisuak egina, eta kultur ondasun deklaratua. Eusko Jaurlaritzak monumentuaren kategoria eman dio. Udaletxea, berriz, eraikin soila da. 1678. urtean eraiki zuten eta Gipuzkoako gainerako udaletxeei erreparatuz, salbuespena da, ez baitu estilo platereskoa.

Gainera, Oiartzunen janari tradizionala eta berriztatzailea dasta daiteke. Are gehiago, baserrietan euskal artisautzaren produktuak eros daitezke.

Oso kultur eskaintza zabala du, besteak beste, Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa, Luberri-Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea.

Ikusi Oiartzungo planoa

Non jan Oiartzunen

On Manuel Lekuona Biblioteka –Erromesen Ospitalea/San Juan Bataiatzailearen Kapera

On Manuel Lekuona Biblioteka- Erromesen Ospitalea/San Juan Batailatzailearen Kapera Oiartzunen

XVI. mendeko eraikin errenazentista da, exentua; bi zati ditu, Kapera eta Ospitalea, eta biek bat egiten dute estalki beraren azpian.

Informazio gehiago

Lartaungo Done Eztebe Eliza

Lartaungo Doneztebe eliza Oiartzunen

Erdi Aroan, kapera bisigotikoa izan zen agian eta, aurrerago, eraikin erromaniko bihurtu zen; gaur egun ez dago garai horietako arrastorik.

Urteak joan, urteak etorri, Gotiko hsaierako eraikin bihurtu zen, garai horretako zantzuren bat ikus daiteke gaur egun.

Informazio gehiago   Bisita gidatuak

Oiartzungo Udaletxea

Oiartzungo Udaletxea

1678. urtean eraiki zuten barroko estiloko eraikin soila, harlanduzko harriz egina, oin karratukoa eta lau isurkiko teilatuarekin.

Informazio gehiago

Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa

Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen

Herri Musikaren erakusketa eta Dokumentazio Zentroa dugu. Bertan ditugu musika-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, tailerra eta erabilera anitzeko aretoa.

Informazio gehiago

Arditurri, meatze-aztarnategi arkeologiko erromatarra

Arditurri, meatze-aztarnategi arkeologiko erromatarra Oiartzunen

Duela 2.000 urtez geroztik ustiaturiko Meatze Gunea dugu hau, ingurune paregabean kokatuta, Aiako Harria Parke Naturalean. Meategian barrena aritzea eta parketxea bisitatzea, bertako inguru naturala ezagutzeko aukera ezinhobea da.

Informazio gehiago

Luberri, Euskadiko geologia museoa

Luberri, Euskadiko geologia museoa Oiartzunen

Oiartzungo Geologia ezagutzeko zentro honek bi erakustoki ditu: Euskal Herriko Geologiaren Historia eta Oiartzun Bailarako Geografia.

Informazio gehiago

Arditurriko Bide Berdea

Arditurriko Bide Berdea

Oiartzungo bailara zeharkatzen duen oinezkoentzako eta txirrinduentzako bidea da, aisialdian lasaitzeko egokia. Antzinako trenbideak Arditurriko meatzetatik ateratzen zen materiala Pasaiako Badiara eramateko erabiltzen zuen ibilaldia da.

Informazio gehiago

 


Arizmendienea Etxe Museoa

Arizmendienea 01 moztuta

Etxe hau, 1759. urtean eraikita, XVIII eta XIX. mendeetako Gipuzkoako klase ahaltsuenen bizimoduaren eredu garbia da.

Informazio gehiago

modulo eus