ITSAS JARDUERAK PASAIAKO BADIAN
Pasaiako badiako arkitektura pintoreskoa, portuko sarrera ikusgarria eta gastronomia, besteak beste, aski ezagunak dira. Bi hirigune historikoetatik eta txalupan egiten diren ibilaldiak ezinbestekoak dira bisitatzen gaituztenen artean. Hala ere, badira beste modu ezberdin eta oso originalak badia berezi hau ezagutzeko: ITSASOTIK.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik familian egiteko jarduerak: Jaizkibelgo itsaslabarretara irteerak, Koloreen haraneko bidea, antxoen kontserben tailerra, zaborren arrantza eta Pasai Donibaneko Alabortza kalaren garbiketa, besteak beste, Materrek uda honetarako antolatzen dituen jardueretako batzuk dira, baita museo ekoktiboaren ohiko bisita gidatuak ere. Egurrezko atunontzi tradizional honek, bere historia eta ingurunea ezagutzera emateaz gain, itsasoa zaintzea zein garrantzitsua den erakusten digu.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
Arraunlari kalea, z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)Tel.: (00 34) 619 814 225
Fax:(00 34) 943 49 08 31
info@mater.eus
www.mater.eus
Piraguan ibilbidea: Turismo aktiboa maite dutenek badiako uretan piraguan nabigatzeko aukera dute itsasoak eskaintzen dituen ikuspegiez gozatuz. Ez da aldez aurreko esperientzarik behar, beraz, jarduera ezin hobea da familian, lagunekin edo bikotean gozatzeko, piragua bikoitzak ere baitituzte.
Pasai Donibaneko kirolgunea
Donibane, 1
20110 Pasai Donibane
(00 34) 943 345 371
donibanekirolgunea@hotmail.com
Tel.: (00 34) 644 672 722
pasaiakayak@pasaiakayak.com
pasaiakayak2005@gmail.com
Paddle surf: piraguak bezala, Pasaiako portuko barruko urek ere aukera paregabea eskaintzen dute modalitate honetaz gozatzeko.
Pasai Donibaneko kirolgunea
Donibane, 1
20110 Pasai Donibane
(00 34) 943 345 371
donibanekirolgunea@hotmail.com
Itsas bidaia zurezko belaontzi tradizional batean: Orain antzinako belaontzi batean nabigatzeko ametsa egia bihur daiteke Pasaian: Lucretia belaontzian. Bertan, Kantauriko kostaldeko paisaiarik ederrenetariko bat ikusi ahal izango dugu: badiaren barnealdea eta Uliako eta Jaizkibelgo itsaslabarrek osatzen dutena.
Tel: (00 34) 687 255 661
info@ostartesailing.com
www.ostartesailing.com
Zure ontziaren alokairua, patroiarekin edo patroirik gabe. Gehien gustatzen zaien jarduera egin nahi dutenentzat: arrantza, irteerak, afariak, snorkel, zetazeoen begiztatzea, e.a... beren aisialdirako ontzia aloka dezakete. Hainbat aukera daude: patroiarekin edo patroirik gabe, ibilbide gidatuak, neurrira egindako zerbitzuak....
ISM Boats
Nabalaldea D4
20110 Pasai DonibaneTel.: (00 34) 943 574 972
itsaso@itsasosm.com
www.ismboats.com
Tel: (00 34) 658 723 194
Erreserbak: reservas@brai.eus
Beste kontsultak: brai@brai.eus
www.brai.eus
Tel.: (00 34) 666 293 057
oribay.tours
Tel.: (00 34) 647 698 603
Urpekaritza irteerak: Pasaiako portutik irteerak maila guztientzat eta bataio-ziurtagiria. Itsasertzeko zati honetan urperatze ugari egin daitezke, orografia bereziari esker: pezioak, aingurak eta kanoiak bezalako hondakin arkeologikoak.
Buceo Donosti
Donibane kaialde, D1 lokala
20110 Pasai DonibaneTel./Fax: (00 34) 943 312 313
buceo@buceodonosti.com
www.buceodonosti.com
Itsasora irteerak: Hemen dituzu Kantauriko kostaldetik irteerarik onenak itsasontzian, modalitate guztietan: arrantza, ibilaldiak, bisita gidatuak... Ibilbide zoragrriez Ulia eta Jaizkibelgo itsaslabarrak miresten ala kirol jardunaldiez gozatu itsasoan profesional handien laguntzarekin.
Jarduera osatzeko San Juan Belaontziaren eraikuntza bisitatu dezakezu Albaola Faktorian, bisita gidatu bat egin hirigune historikoko txokoetatik nobeletan oinarrituta, edo bizikleta bat alokatu herriko edozein barrutietan.
Pasaiako badian itsas jardueren dosierra