Gure badia aurkitzen.
Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko ontziralekuetatik irtenda (eskaeraren arabera), Trintxerperantz joango gara gaur egungo Pasaiako lonja berriaren kokapena eta bilakaera ikustera.
Trintxerpeko pantalanetara jarraituko dugu Lezoko norabiderantz bira eginez, portuko jarduera aurrera eramaten den karga eta deskargako kaia ezberdinak zeharkatuz.
Behin Lezon gaudela, Oiartzun errekaren parean bira egingo dugu txangoaren bigarren zatiarekin hasteko, Zamakona ontziolaren jarduera ikusiz edo Donibaneko pantalanetako itsas laket jarduera begiztatuz esate baterako.
Azkenik, txangoaren azken zatia Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko barrutiak ubidean zehar begiztatutako ditugu, badiak berak duen berezitasun geografikoaz gozatuz. Era honetan, barruti hauen itsas historiaren erroaz ohartu ahal izango gara.
Behin badia zeharkaturik, Ulia mendiak sortzen dituen itsaslabar desberdinetatik, Senoko Zuloa bezala ezagutzen dena, Arando handiaren parean azkeneko bira egingo dugu gure helmugako pantalanerantz bidea jarriz, bai Pasai Donibane edo Pasai San Pedrokora.
Egun erromantiko bat, famili ibilaldi bat edo taldean ekintza bat. Itsasontziz ibilaldi bat "Pasaiako Badia txangoa" aukeratuz eta azkenik bukaera bikain bat emateko egunari, otordua lekuko jatetxerik hoberenetako batean..
Pasai San Pedroko ontziraleku eta Pasai Donibane
Itxaszerbi
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 630 448 813
info@itxaszerbi.com
www.turismopasaia.com
Ezaugarriak: itsasontziz..
Iraupena: ordu bat.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Prezioa: 70 € (10 pertsona arte). 11. bidaiaritik aurrera prezioa 7€/ pertsona.
Derrigorrezko bidaia-asegurua barne.
Pasaiako Badia txangoa gidarekin:
Pasaiako Badia txangoaren aurreko prezioari hurrengo prezioa erantsiko zaio:
Haurrak: 2,5 €/ bidaiari bakoitzeko.
Helduk: 3,5€/ bidaiari bakoitzeko.