XVII. mendearen bukaeran, Iturriza almiranteak etxe honetan eta ondokoan gaur egun ikusten ditugun armarriak fatxadetan jartzeko agindu zuen.
Horma bitarteko artean kokatua dagoen "lote gotikoko oinplanoko" tipologia duen eraikina dugu, oin laukizuzenekoa eta fatxada nagusiarekiko paralelo dagoen bi isurialdeko teilatu-gailurrarekin, hareharrizko harlanduz eraikia. Hasieran oinplano baxua eta bi altuera zituen, platabandek bereiztuta. Eskuineko aldeak aldaketa nabarmenak jasan ditu, solairuak jatorrizko altueratik lekuz aldatuz eta kofadurek platabanda zatituz. Egun, beheko solairuko kofadurak taberna bateko sarbidera garamatza eta, goiko solairuetan, etxebizitzetako balkoietara. Elementu interesgarriena "Iturriza" aipatzen duen armarria dugu.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus