Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Kayak-piraguan irteerak

Pasaia Kayak Piraguismo elkarteak Pasaiako badian egiteko piraguan irteerak eskaintzen ditu, zalantzarik gabe, aukera paregabea itsasoz, kirolaz eta Pasaiako Badiak dituen bista zoragarriez gozatzeko.

 kayak


Kontaktua

Pasaia Kayak

Herrerako Portu-gunea, z/g

20110 Pasaia-Trintxerpe

 

Datu interesgarriak

  • Aurretik adostutako irteerak.
  • Gutxieneko taldea sei lagunek osatu behar dute, eta talde txikiagoak elkartu ahalko dira gutxieneko hori gainditzeko, interesdunen adostasunez.
  • Gutxienez begirale batek zaindu eta gidatuko ditu parte- hartzaileak, eta dagokion titulazioa izango du betiere.
  • Oinarrizko tarifa orientagariria, 90 minutuko zerbitzuagatik 10 euro laguneko, irteeraren iraupena adosteko aukerarekin.