Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. Mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa.
Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota, irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996 urtean itxi zen.
Ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko dituzu, errota eta gure kultur eta ibai-ondareari buruzko bi audiobisual eta hainbat informazio-panelez gain.
Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea . Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko, alegia. Izan ere, protagonista nagusia ibaia da, lurraldearen egitura ardatza izan dena burdinaren industria garaitik gaur egun inguratzen gaituen ibai ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu duen arte.
Dolores Ibarruri Zumardia, z/g
20100 Errenteria
Fanderiako Errota
Dolores Ibarruri Zumardia, z/g
20100 Errenteria
943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
Oharra: Eskolentzako hezkuntza programa berezia dute