Euskal Herriko ekosistema adierazgarrienetakoak eta hezegunetan ezkutatzen den bioaniztazuna ezagutuko dituzu.
Idoian (Susperregi) hasi eta paisaia irekiak preziatzeko aukeraz gain, Malbarzarko eta Pagosardeko hezegunetan aurki daitekeen fauna eta honen berezitasunak ezagutuko ditugu. Ibilbideak Pagadi ederretan barneratuko gaitu eta baso hauek gordetzen duten bioaniztasuna ezagutu ahal izango dugu.
Denboran zeharreko bidaian, gure arbasoen bizimodua ezagutu ezazu.
Euskal Herrian aurkitutako Goi Paleolitiko lehen giza aztarnategi honetan, bisonteak, otsoak, elur-oreinak, oreinak, errinozeronteak eta hartzaren aztarna fosilak eta garai hartako gizakiek erabilitako harrizko aizkorak edo lantzak bezalako tresnak aurkituko dira.
Aizpitarten egin diren azken aurkikuntza garrantzitsuen ondorioz, gaur egun haitzuloetarako sarrera itxita dago.
Zatoz prehistorian egiten ziren hilobiratzeak ezagutzera.
600 ha-ko naturgune babestu honetan Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dugu, bertan lehen gizakiek hildakoei eraikitako monumentu desberdinak aurkituko ditugu: trikuharriak eta tumuluak. San Marko eta Txoritokieta gotorleku militarren inguruko basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu.
Idoiatik (Susperregitik) abiatuta, hiru mendi hauen inguruneak eskaintzen dituen ikuspegi panoramikoez disfrutatzeko aukera izango duzu, Aiako Harriko Parke Natural eta KBEren (Natura 2000 Sarea) baitan. Añarbeko urtegirako bista ederrez gain, Aldurako elur zuloa, basoa lehengoratzeko prozesuak, ura beharrezkoa duten anfibio eta animaliak babesteko sortutako putzuak eta hegaztien biodibertsitatearen inguruko bitxikeriak ezagutzeko parada izango duzu.
Listorretarako sarrera Perurenatik egiten da, bertara hurbiltzea Errenteria, Oiartzun edo Astigarragatik badagoelarik (GI-2132 errepidetik)
Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen, 3
20100 Errenteria
Gipuzkoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
Iraupena: 1.30 ordu eta 4 ordu bitartean (bisitaren arabera).
Prezioa: Doan.
Ordutegia:
Denboraldi altuan.
Irteera ordua: 10:00etan.
Gutxieneko taldea: 4 pertsona, gehienezko 15 pertsona
Gutxienez bi egun lehenago erreserbatzea komeni da.