Itsasoa gustuko baduzu eta abenturazalea baldin bazara, Pasaia ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan ontziratuz. Hemen benetako marinela sentituko zara arrantza-ontzi batean nabigatzen, honek eskaintzen duen ikuspuntu paregabetik. Behin portuan zaudela, Pasaiako hirigune historiko bitxia ezagutuko duzu bisita gidatu batean. Bazter guztietan itsasoaren zaporea eta marinel kutsua sentituko duzu. Amaitzeko, Pasai Donibaneko itsasertzetik bazkaria dastatuko duzu Pasaiako portuko aktibitate frenetikoa ikusten duzun bitartean.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
Arraunlari kalea, z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Iraupena: Egun bat (4 ordu+bazkaria) ordutegi malguarekin
Prezioa: 100€ / pertsonako, dena barne. 45€ / haurrak (10 urtetik beherakoak, heldu batez lagunduta)
Gutxienezko/gehieneko taldea: 10-22
Hizkuntzak: Gaztelera, euskara, frantsesa eta ingelesa
Noiz joan: Urte osoan zehar.
Oharra: Adin guztietarako.