Orain dugu gure herria ezin hobe ezagutzeko aukera, inoiz fijatu ez garen San Juan Batailatzailearen horma batean inoiz ikusi ez duzun aurpegia, ezagutu Victor Hugoren begirada bidez nola zen gure herria orain dela 200 bat urte, edo Blas de Lezo marinelak txikitan zeharkatu zituen kaleak aztertu. Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan azpimarratzekoak dira jauregi-etxeak eta famili etxe garrantzitsuak. Eraikin guztiak 1800 baino lehenago eraiki ziren. Etxe gehienek zuzeneko kontaktua dute badiarekin. |
Itsasoaren eta eraikin historikoen ondoan ibiltzea baino atseginagorik ez dago, ontziak pasatzen ikusten, kaioen doinu artean. Pasai Sanpedroko zein Pasai Donibaneko itsasertzetatik badiaren sarrerako kanalerantz abiatzea beti da ideia ona. |
Jaizkibelen zehar ibilbideak Jaizkibel mendiaren magalean bizita, askotan ahazten dugu zein polita izan daiteken bertatik ibiltzea. Hona hemen hainbat ibilbide Jaizkibel ezagutzeko Pasaiatik atera gabe.
|
Amarreen ibilbidea Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua duen portu bat ere bada. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira.
|
Talaia ibilbidea Itsasertzetik doan etapa ederra da. Itsas hegian bertan abiatzen da, eta halaxe doa Boiznar lurmuturreraino, non uhinak labarretan jo eta hausten diren; pittaka-pittaka gora doa gero. Jaizkibeleko balkoirantz, itsasoari, tarte batean, atzea emanik. Horren ondoren, mendibizkarrean ibiliko zarete, eskuin oina itsas aldean eta ezkerra, berriz, barnealdeko euskal mendien alde. Eta amaitzeko Pasaiako badiaren gaineko ikusmira ederrera helduko.
|
Ulia ibilbidea Ia 8 km. dituen ibilbide hau Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat da. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, edota Platako farolatik zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste. Jenderik gabeko leku misteriotsu, eder eta basati bat da Ulia: arroka bitxi eta itsaslabar ikusgarriak, erliebe aldakorrak, iratzeen usaina, itsasertzeko larredi eta txilardiak eta sentitzen den erabateko lasaitasuna. *Igotzeko bidea San Pedro elizako atzealdeko Done Jakue bidetik egingo da, La Platako itsasargira iritsi arte.
|
Urpekaritza Pasaiako portua historian zehar kantaturi itsasoko porturik garrantzitsuenetarakoa izan da, eta bere urek istorio ugari gordetzen dituzte. Urpekaritza batailoak edo irteeren bidez istorio hauen arrastoak ikusi ahal izango dituzu. |
Nabigatu itsasoan Itsaso ondoan bizita eta inoiz ez duzu badian zehar nabigatu? Orain duzu aukera! Zure itsasontzia alokatu patroi edo patroirik gabe, irten arrantzatzera edo eman buelta bat gure herria bustitzen duen badiako uretatik. |
Alokatu piragua edo paddle surf taula Marinelen herrian bizita beharbada itsasora ateratzeak errespetua sortzen du, baino zergatik ez piragua bat edo paddle surf-eko taula bat alokatu eta gure badia naturalak ematen duen segurtasun barruan ibili? |
Lonjara bisita Ba al dakizu nola saltzen den gure portura iristen den arraina? Ikusi nahi al duzu zuzenean arrai salmenta enkante bidez? Hona hemen zure aukera Pasaiako Lonjara bisita gidatu bat egiteko. |
Pasaiako gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko |
Informazio gehiago eta erreserbak
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521