Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua duen portu bat ere bada. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira.
Nabigazioaren hastapenekin uztartzen dira portuak; milaka urtetan zehar gizakiak kostaldeko zoko babestuak bilatu dituzte. Bertan harkaitzetara edota zuhaitzetara lotzen ziren ontziak. Babes natural horiek hobetzeko lehenengotako lanak ontzi eta txalupak lotzeko puntuak hobetzea edo amarratzeko gune berriak eraikitzea izan dira. Denborarekin geroz eta amarraleku sendoagoak eta seguruagoak egiten joan ziren. Azkenik, XX. mendean, dragaketa handiak, kaiak, malekoiak eta molla handiak eraikitzea iritsi zen.
IBILBIDEA NOLA JARRAITU
Modu batera zein bestera, Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron banatutako zazpi puntuetara joanez osatzen da ibilbidea. Puntu bakoitzean metalezko plaka bat bilatu behar da; handik oso gertu aurkituko duzu puntua.
Smartphone-arekin plaka horri enfokatuta agertuko zaizkizu edukiak.
Ez du axola zein puntutik hasten den ibilbidea; denak bisitatuz, bestelakoan ohartu gabe utziko genituzkeen aztarna interesgarrietan erreparatu ahal izango dugu. Ez hori bakarrik, ibilbidean zehar aipatzen ez diren beste aztarna batzuk ere aurkitzeko eta interpretatzeko gai izango gara bukatzerakoan.
Seguru ordurako ez dugula Pasaia begi berdinez ikusiko...