Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

GASTRONOMIA 5 ZENTZUMENEKIN

 

Gastronomia planak Donostiatik 5 minutura

 

Donostiatik 5 minututara bakarrik, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietan, ez duzu soilik dastatuko, euskal gastronomia esperimentatuko duzu ere lur eta itsasoko osagai freskoenekin eskuak zikinduz, eskualdean bizi daitezken esperientzi gastronomikoei esker. Ikasi, ukitu, sentitu, ahogozatu ... bizi benetako euskal gastronomia gure lurraldean.

 

Esperientzia gastro

Horretarako, bost zentzumenekin gozatuko dituzun hainbat plan bikain proposatzen dizkizugu:

 

1.- Sukaldaritza tradizional tailerra


Sukaldaritza tailerra Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxean, itsasertzean eta alde zaharrean kokatuta.

Tailerra Alex Barcenilla sukaldari-buruaren aurkezpen batean datza, zeinek, kafe batekin, tailerra zertan datza eta ze plater tipiko prestatuko diren esplikatzen duen: kokotxak, bakailaoa pil-pil erara, txipiroiak, etc.

Gero, produktuen selekzio bat egiten da zeinetan pieza hoberenak aukeratzen ikasten den. Itsasoak arrantza egiteko aukera eman badu, Juanito Makazaga, txipiroi arrantzan eskarmentu handikoa, eguneko bere harrapaketak eta bere berezitasunak azalduko ditu.

Behin menua aukeratuta, sukaldari-buruaren instrukzioak jarraituz landu egiten da gero jangelara pasa eta bakoitzak prestatu duenaz gozatzeko.

 

sukalditza-tradizionala02  sukaldaritza-tradizionala-taillerra-02 

 

Informazio gehiago

 2.- Sagardoa eta itsasoa

Albaola – Euskal Itsas Faktoriaraino itsasontziz iritsi, San Juan itsasontziaren, XVI. mendeko baleontzi baten erreplika, zuzeneko eraikuntzaz gozatu eta Itsaso eta sagardoaren arteko erlazioa zein den ezagutu. Gero, itsasontziz Pasaiako porturaino itzuli eta sagardoaren kulturan murgildu zaitez Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoa, non eskorbutua saihesteko marinelek zuten sekretua azalduko dizuten. Eguna amaitzeko, bertako gastronomia ahogozatu sagardotegi batean. 

sagardoen-lurraldea-01  sagardoen-lurraldea-02

 

Informazio gehiago


3.- Dastatze-bisita ahate-produktuen baserrian

 

Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntza eta produktu deribatuen elaborazioa azaltzeko.

Hegazti hauek hazten diren baserria bisitatuko dugu, eta lortzen diren produktu ezberdinak ezagutuko ditugu, nola lantzen diren ikasiz.

Bisita ondoren, beraien artisau produktuak dastatzeko aukera izango dugu: gibel-ore, ahate urdaiazpikoa eta ahate-urinekoa. Bisitaren prezioak 70gr-ko gibel-ore terrina edo salmentan dauden edozein produktu erosteko 10€-ko deskontua barne hartzen du.

 

momotegi-1

Informazio gehiago 


NON JAN

gure-gastronomia-02

Zuretzat prestatu ditugun Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gida gastronomikoei begirada bat emaiezu. Plater zoragarriak dastatzeko jatetxe honenak aurkituko dituzu bertan.

 

Oarsoaldea gida gastronomikoa 


Informazio gehiago behar duzu?

Turismo Bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus