Platain etxeak eta berari erantsitakoak estalkia partekatzen dute. Itxuraz, Platain etxea XVI. mendeko eraikina da. Harlanduz eta adreiluz egina dago. Harri landuzko teilatu-hegal interesgarria du eta galeria batek lorategiaz gozatzekoa aukera ematen du. Ondoko etxea XVIII. mendekoa da. Harlanduzko fatxada soila du. Teilatu-hegala eta balkoiak interesgarriak dira. Orube sakon eta estuan horma bitarteko eraikuntzen adibide arrunta da.
Platain etxea, alboko beste biekin batera, iparralderago zeudenetik bereizia zegoen eta bakarrik itsasbehera zegoenean irits zitekeen bertara.
1546an alkateak eta Hondarribiako Erregimentuak hiru eraikinetako jabeei etxeen eta Bizkaia etxearen artean bidea egitea agindu zieten. Bide horrek itsasgoran ere erabilgarria izan behar zuen.
Horietako bat, agian Juan Villaviciosarena, plazaren muturrean zegoen eta gero Colegialenea izena jarri zitzaion, bertan ikasleren bat bizi baitzen. Fatxadan armarria du. Ziur asko, Platain etxearen aurrietatik atera zuten. Heroi legendarioa zen Platain, hain zuzen ere Villaviciosatarren eta Arizabalotarren senitartekoa.
Platain pertsonaia legendarioa zen eta herriaren erroak gogorarazten ditu. Oso gutxi dakigu berari buruz.