Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Ibilbide gidatuak

Ibilbide gidatuak  Ibilbide gidatuak Ibilbide gidatuak

 

Pasaiako hirigune historikoen ibilbidea:

Pasaiako arrantza herri berezia ezagutu, non antzinatik bere portu naturalak herritarrak itsasoarekin oso loturik bizitzea eragin duen. Bere itsas ondare natural eta kultural aberatsak Pasaia bisitatzeko nahitaezko gunea bilakatzen dute, itsas mundua ezagutzen duten lekuko giden eskutik.
Iraupena: 60min
Prezioa: 5€ (murriztua 3€)

 

Arraunaren tradizioaren ibilbidea Pasaian:

Pasaiako arraunaren munduan murgildu zaitez MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboak eskaintzen dizun esperientzia honen bitartez, non arrantza eta portu munduko lotura ezagutzeko aukera izango duzun. Gainera, bere teknika ikasteko aukera duzu Sanpedrotarra arraun klubaren entrenamendu fosan arraun eginez.
Iraupena: ordu 1
Prezioa: 5€ (murriztua 3€)

 

Bisita gidatua Pasaiako lonjan:

Ezagutu arrantzaren prozesu ezezaguna eta arrainaren salmenta frenetikoa Pasaiako Lonjan.
Iraupena: 90 min
Prezioa: 13€ (gosaria barne)

 

Pasaiako itsasargien ibilbidea:

Ezagutu oinez egiten den ibilbide honen bidez Pasaiako portu naturalaren ezaugarri eta funtzionamenduak MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboako gida espezializatuen eskutik, zeinak gerturatuko dizute "Kantauriko seguruena" bezala ezaguna den Pasaiako portuaren eguneroko bizitzara.
Iraupena: 120 min
Prezioa: 8€ (murriztua 6€)

 


Kontaktua:

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
61 postakutxa
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 814 225
 info@mater.eus
www.mater.eus

Datu interesgarriak:

Jarduera guztiak aldez aurretik erreserba eginez.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Kontsultatu prezio bereziak eskolentzat eta talde handientzat.