Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.
Hegazti hauek hazten diren baserria bisitatuko dugu, eta lortzen diren produktu-mota ezberdinak ezagutuko ditugu, nola egiten diren ikasiaz.
Bisita eta gero, beraien artisau-produktuak dastatzeko aukera izango dugu, hala nola, foie, konfit eta ahate-urdaiazpikoa. Bisitaren prezioaren barne 70 gramoko foie - potea edo salmentan diren edozein produktu erosketan 10 €ko deskontua hartzeko aukera izango dugu.
Momotegi
Pikogarate bidea, 20
20180 Oiartzun
Tel./Whatsapp: (00 34) 627 429 654
olga@momotegi.com
momotegi.com
Bisitaren prezioa: 32 € / pertsonako
Iraupena: ordu 1 eta erdi.
Ordutegia: Urritik maiatza arte, erreserba aldez aurretik hartuta.