Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Esperientzia gastronomikoak

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herrietan euskal gastronomia dastatu ez ezik, berarekin esperimentatu ahal izango duzu. Eskualde honetan bertan bizi daitezkeen esperientzia gastronomikoei esker, zure eskuak lurreko eta itsasoko produkturik freskoenetan murgildu ahal izango dituzu. Ikasi, ukitu, sentitu, dastatu... bizi ezazu benetako euskal gastronomia gure eskualdean.

Sukaldaritza tradizionala tailerra

Sukaldaritza tradizionala tailerra esperientzia gastronomikoa

Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxeko profesionalen eskutik bizi ezazu euskal gastronomia. Primerako lehengaiak erosten eta sukaldatzen ikasiko duzu eta zuk zeuk prestatutakoaz gozatuko duzu.

Informazio gehiago

Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren lurraldea esperientzia gastronomikoa

Ezagutu sagardoa eta itsasoaren arteko harremana. Sagardoa nola egiten den ikasi eta menu tipikoa dastatuko duzu. Albaola, Itsas Kultur Faktoria bisitatu eta Pasaiako badian zehar ibilbidea egiteko ontziratu zaitez, ehunka urte dituzten istorioez betetako txoko guztiez gozatuz.

Informazio gehiago

 


Dastatze-bisita ahate produktuen baserrian

MOMOTEGI 01

Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.

Informazio gehiago


Artisau arrain kontserba tailerra

Taller conserva artesanal Itsasgela 01

Ezagutu itzazu arrantza tradizioaren sekretuak Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan: ingurunea errespetatzen duten arrantza-tresnak, arrantzaleen bizimoduaren erritmo berezia, itsasontziaren berezitasunak ...

Era berean, Kantauriko antxoekin artisau kontserba egiten ikasiko duzu eta etxera eramateko aukera izango duzu. Aperitiboa barne itsasontzian.

Informazio gehiago


Gaztagintzaren eta arkumeen sekretuak

Eguzki Borda 2Eguzki Borda baserri-gaztandegira bisita. Bertan, Idiazabal jatorrizko izendapena duen ardi latxaren esnearekin egiten da gazta.

Bisitan zehar gazta egiteko prozesuaren xehetasun guztiak ezagutuko dira, arkumeak eta ardiak gertutik ikusiko dira eta Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatu ahal izango da.

Informazio gehiago

 

esperientzia-gastronomikoak