Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Gure eskualdean bertan, haurrekin egiteko hainbat ibilbide erraz aurkezten dizkizuegu:

 Eskuliburua ikusi

1. LEZO-ALTAMIRA-BORDATXO IBILBIDEA

Lezo ibilbideak

Oinez zein bizikletaz egin daitekeen 3.4km-ko ibilbide oso erraza dugu hau. Ibilbideak Lezoko Altamira auzoa zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuak kokatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarria da edonorentzat.

 
 

 

 Lezo -Altamira- Bordatxo profila Lezo-Altamira bordatxo mapa 

 

HAURRENTZAKO ORIENTAZIO JOLASA

 


2. LEZO-OLAZAR-LORBIDE IBILBIDEA

Lezo-0039

Ibilbidea Lezoko Bekoerrota kiroldegian hasiko dugu. Errepide albotik doan bidegorria jarraitu eta haur parkea pasata, GI-3440 errepidea gurutzatu eta Karlos Saldise plazatik Auñamendi kalean gora egingo dugu. Eskuinean Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikina ikustean bere albotik doan bidean gora egin behar dugu. Hortik aurrera bide hau jarraituko dugu. Hortik aurrera bide hau jarraituko dugu, seinale gorriei kasu eginez, Jaizkibelgo hegoaldeko mendi magaletatik zehar, baserri zaharren inguruak zeharkatuz. Nabarmentzekoak dira animalientzako antzinako bideen aztarnak eta Plataiturri iturria. 

Powered by Wikiloc
 
Lezo-Olazar-Lorbide  Lezo-Olazar-Lorbide mapa-profila 

 


 3. MALBAZARKO HEZEGUNEA – ANFIBIOEN BIZILEKUA

Malbazar

Proposatzen dugun hurrengo bide hau Aiako Harria Parke Naturaleko PR-GI 1003 eta PR-GI 1004 ibilbide homologatuen zati bat da. Errenteriako Idoia baserriko (Susperregi jatetxea) aparkalekutik hasiko dugu paseo eder hau, Malbazarko hezeguneraino. Joan etorriak 3km inguru ditu. Behin Malbazarrera iritsita, bertan kokatzen den hezegunean aurki daitekeen fauna eta bioaniztasuna ezagutu ahal izango ditugu. Buelta bide berberatik izango da.

 

Susperregi-Malbazar profila Susperregi-Malbazar mapa

 


4. SL-GI 4 TXORITOKIETA

Lau Haizeta-3490

Lau Haizeta parkeak natura eta ondarea primeran uztartzen ditu. Jarraian proposatzen dugun paseo honek ingurune honetan barneratuko gaitu oso-osorik. 3Km eskas dituen ibilbide homologatu erraz hau egiteko (SL-Gi 4) Errenteriako Zamalbide auzora iritsi eta bertatik hartuko dugu bidea, marka zuri eta berdeak jarraituta. Ibilbidean Aitzetako Txabala trikuharria topatuko dugu parez-pare. Gainera, bertatik oso hurbil San Marko eta Txoritokietako gotorlekuak edo eta Txoritokietako monolitoa ere topatu ahal izango ditugu. San Marko Gotorlekura igotzen bagara, goi denboraldian museoa bisitatu dezakegu. Hara igotzeko bidea oso erraza da, hormigoizko errepidea jarraitu eta gero SL-GI 3 markak jarraituz segituan Gotorlekuan izango gara. Hemen ere parkea eta atsedenlekua dago.

 
SL-GI 4 Txoritokieta SL-GI 4 Txoritokieta mapa

5. PASAIAKO PUNTETAKO BIDEA

Pasaia-9978

Itsas ertzera garamatza datorren proposamen honek. Pasai Donibaneko Bizkaia Auzoan dagoen aparkalekuan ekingo diogu bideari. Alde zaharra zeharkatzen duen kale harriztatua gurutzatuko dugu alderik alde. Bertan etxe-zubi tradizionalak eta beste zenbait eraikin historiko ikusi ahal izango ditugu. Bonantzako elizatik aurrera Pasaiako Badiako sarrerara eramango gaituen paseoarekin jarraituko dugu, bokaleko albo bietan dauden amildegiak miresteko. Bide amaieran Alabortzako hondartza daukagu, hemen atseden hartu, paisaiaz gozatu, eta buelta toki berdinetik egingo dugu.


Pasaiako puntetako bidea Pasaia puntetako bidearen mapa

6. ARRAMENDIKO GAINA, PARKE BAT BAINO GEHIAGO

 

Errenteriako herrigunetik hurbilen dugun natura eremua da Arramendiko mendia. 80 metro inguruko altuera du eta bertara igotzeko Errenteriako Turismo bulegotik ekingo diogu, nahiz eta sartzeko bi bide ditugun: Gaztaino auzotik edo Pontika auzotik. Guda Karlisten garaian tontorrean gotorleku bat zuen mendixka honek baian orain arrastoak besterik ezin izango ditugu ikusi. Ikuspegiez gozatu ostean, indarberritzeko eta atseden hartzeko mahai eta aulkiak ditugu han bertan.

 
Arramendiko gaina profila alda Arramendiko gaina mapa

7. PASAIAKO ORIENTAZIO IBILBIDEAK

P.DONIBANE. Kirolgunea-Mitxintxola-Alabortza Página 1

6 ibilbide ezberdin ditugu aukeran: Pasai Donibanen 2, Pasai Antxon2, eta Pasai San Pedro-
Trintxerpen beste 2. Barruti bakoitzean prestatutako ibilbideen zailtasun-maila, luzera eta malda metatua ezbredinak dira; batzuk arinagoak dira eta beste batzuk gogorragoak. Itsasertzetik eta erreketatik gertu ibiliko gara, eta hainbat bide zeharkatuko ditugu mendian barrena. Deskargatutako planoa interpretatu eta puntuak bilatu beharko ditugu ibilbideak jarraitzeko.

EUSKARAZ 

 

 

 

ORIENTAZIO IBILBIDEAK DESKARGATU HEMEN 


8. ARDITURRIKO BIDE BERDEA

Arditurri-2010

Ibilbide hau aurreko proposamenak baina luzexeagoa den arren, bizikletaz edo oinez egiteko oso erraza da baita ere. Proposatzen dugun bideak oso desnibel txikia dauka eta nahi izanez gero, erdibideko beste zenbait puntutan ere has dezakegu. Oiartzun ibaia bidelagun dugula, bideak Aiako Harrien magaleraino eramango gaitu, Arditurriko Meatze Guneraino. Gainera bidean zenbait jatetxe eta herriko beste bi museo bisitatzeko aukera dago (Soinuenea eta Luberri), bidetik oso gertu.

Arditurriko bidegorriaren profila  Arditurriko bidegorriaren mapa

9. ORIENTAZIO IBILBIDEAK LISTORRETA-BARRENGOLOIAN

ORIENTAZIOA

Mapa eskuartean hartuta pista jokoa jarraitu beharko dugu eta gure orientazio sena frogan jarri, ibilbidea osatzen joateko. Aiako Harriko Parke Naturalaren, Barrengoloia atsedenlekutik abiatzen diren 4 ibilbide desberdin ditugu, luzeera eta zailtasun desberdinekoak. Abentura benetan interesgarria! Planotxo hauek Errenteriako Turismo Bulegoan lortu ditzakezu edo zure telefonoan deskargatu.

Orientazio ibilbideen profilak

 

 

ORIENTAZIO IBILBIDEAK DESKARGATU HEMEN


10. SL-GI 1007 ARDITURRIKO BIRA

Arditurri-SL GI-1007

3.3km dituen ibilbide homologatu hau (SL-Gi 1007) egiteko Arditurriko Meatze Guneraino hurbildu gaitezke autoz. Bertatik abiatuta, marra zuri eta berdeekin seinaleztatuta dugun ibilbide zirkular honek meatze paisaia paregabe bat ezagutzeko aukera emango digu. Esploratzaile sentitu zaitezke ere eta meategi sarrera abandonatuak eta mineralak bidean bilatu. Ibilbidearen zehar ubide batetik ere pasako gara eta baita ur-salto txiki eta ur-putzuetatik.


SL-GI 1007 ARDITURRIKO BIRA profila SL-GI 1007 ARDITURRIKO BIRA mapa

11. OIELEKUKO HARRESPILA: GURE ARBASOEN AZTARNAK

Oieleku

Gure eskualdean dugun lekurik ederrenetako bateraino eramango gaitu hurrengo proposamen honek: Oielekura. Oiartzungo Altzibar auzotik Artikutzara doan errepidetik (GI-3631) gora egingo dugu 12.5km inguru Kausoko aparkalekura iritsi arte. Hemen autoa utzita, errepidea gurutzatu eta parean dugun bidea hartuko dugu, marra zuri eta horiak jarraituta (PR Gi -1006 ibilbide homologatua). Bidean 2km aurrera eginda, berehala iritsiko gara Oielekuko harrespilara. Gure arbasoen aztarnak esploratzeko leku benetan aproposa!

Oielekuko harrespilak profila  Oielekuko harrespilak mapa 

 

12. BELOAGA GAZTELURA IBILBIDEA

 

Beloaga gaztelua

 (argazkia: https://sites.google.com/site/beloagagaztelua/gaztelua )

Oiartzungo Gurutze auzoko biribilgunean hasita, Arkaleko errepidetik jarraitu eta 20 metrora eskuinetara dagoen hormigoizko pista hartu behar da, bost minututan Anderregiko hilarria ikusiko duzue ezkerraldean. Basoan sartu eta marka gorriak jarraituz bunkerretara eta Erdi Aroko Beloaga gaztelu zaharraren hondakinetara iritsiko zarete. 

 
Beloaga gaztelura ibilbidearen profila eusk Beloaga gaztelura ibilbidearen mapa

13. SL-GI 1004 ELORRIETAKO KASKOA 

Elorrietako kaskoa

Sorondotik abiatzen den ibilbide zirkular homologatu labur honek (SL-GI 1004) Aiako Harria Parke naturalaren paisai ederretaz disfrutatzeko aukera ematen du. Bidean, Ozentzio baseliza eta Elorrietako Kaskoan kokatuta dagoen cromlech-a ikusteko aukera izango duzue.


 
Elorrietako kaskoa ibilbidearen profila  Elorrietako kaskoa mapa 

 


 

 Eskuliburua ikusi

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?

Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:

Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus