Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra

Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra

Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko meatze gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Duela 2.000 urte ezkeroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas delakoak 1984ean meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik hain zuzen.

  

 
  • Oiartzun, Arditurri Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra
  • DSC_0775-.JPG
  • Oiartzun, Arditurri Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra
  • Oiartzun, Arditurri Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra
  • Oiartzun, Arditurri Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra
 

Kokapena

Arditurri Meatze Gunea. Arditurri bidea, 3. 20180 Oiartzun
Arditurriko bidegorriaren bukaeran kokaturik, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean hain zuzen, meategietara oinez edo txirrinduz iritsi daiteke.

43.286578,-1.815319

Ikusi kokapena

Kontaktua

Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen kalea, 3
20100 Errenteria
Gipuzkoa

 

Informazio gehiago

Interpretazio Zentroa-Parketxea:

Garai batean meategiko laborategia izan zen eraikinean kokatuta, meazuloan barrena sartu aurretik bisitariak Aiako Harria Parke Naturaleko historia ezagutzeko aukera izango du Interpretazio Zentro-Parketxean.

Eraikinak 50 m2ko bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera gunea eta Aiako Harria Parke Naturaleko ondasun, kultura eta natura aberastasunak arin eta era didaktikoan azaltzen dituzten panelak eta pantaila taktilak aurki daitezke.

Bigarren solairua Arditurriko meatzari iraganaren inguruko informazio anitza eskaintzen duten euskarri modernoek osatzen dute. Hemen, bisitariak Arditurriko paisaia, meatze-lanak eta inguruko herrietako gizartea eta kultura nolakoak ziren ezagutu ahal izango du.

Bisita gidatuak:

Oinarrizko Bisita

Parketxean bisita eta meazuloan bisita (180 mko pasarela egokitua) barne hartzen ditu.

Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Meazuloan barrena sartu aurretik bisitariak lehen kontaktu bat izango du lokuzio bati esker, non narratzaile batek (Thalacker ingeniari alemaniarraren ahotsaren simulazioa eginez) meategien historiari errepasoa egiten dio.

Sarrera honen ondoren, goiko galeriaren bisita gidatuari hasera ematen zaio. 180 metroko ibilbidean bisitariak meazuloaren morfologia eta dimentsioa ezagutuko ditu. Gainera, argiek meazuloko hainbat sekretu erakutsiko dizkigute: materiala kargatzeko tokiak, putzuak, mineralen betak edo lakuek osatutako paisaia harrigarria, besteak beste. Ibilbidea erromatarren ondorengo garaiko meazuloan zehar egiten da, baina ibilbidearen zenbait puntutan galeria erromatarren ahoak ikus daitezke.

Teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua, bagoneten triki-traka, motorraren soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazulora bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.

Meategia Sakonean

Parketxean bisita eta meazuloan (180m maila batean + 500 m beheko maila batean) bisita barne hartzen ditu.

Meazuloaren 2. fasea jendaurrera irekita, bisitariak beheko maila batean 600 metro gehiagoko ibilaldia egiteko aukera izango du, lurpeko paisaia eta erromatarren aztarnak hurrenez hurren ezagutuz. Meazuloan barrenago, denboran urrunago.

Lurpeko galerietan barrena bidaiatuz erromatar garaiko sekretu eta altxorrak ezagutzeko parada dugu. Eta meategian emandako urrats bakoitza erromatar mundura hurbiltzeko pausu bat izan dadin gidek lagunduko gaituzte meategian barneratzen. Begien bistan izango dugun lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak irakurtzen lagunduz.

Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da: 2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.

Hau bai dela meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera paregabea.


Ordutegiak

Egutegia ARDITURRI 2024 gazt-eusk

Informazio gehiago


museo

Informazio gehiago


Top esperientzia Arditurrin

 

Beste bisita gidatuak Arditurriko Parketxetik

Bisita Gidatuak

modulo eus