Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Familian egiteko 14 plan

 

Edozein momentuan egiteko plan hauek proposatzen dizkizugu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian.

Etxeko txikienekin gure herri, kostalde, mendi ibilaldi eta museoez gozatzeko esperientziak.


1.-  Arditurriko Bide Berdean zehar

 

01 Arditurri-2010

Arditurriko Bide Berdea ibilbidea bikaina da familiartean oinez edo pedalei eraginez egiteko.

7 kilometroko luzera du eta oso desnibel txikia. Lezon, Errenterian edo Pasaian has dezakezue, baita Donostiatik ere lotutako bidegorriari esker (bizikletarik ez baduzu, hemen alokatu dezakezu).

Bide Berdean barrena, Arditurriko meategiak, Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa eta Luberri geologia museoa ere bisitatu ahal izango dituzue. Bazkaltzeko, hainbat jatetxe-merendero aurkituko dituzue hemen, terraza zoragarriekin.


 2.- Arditurriko Erromatar Meategiak miatzen!

 

Arditurri-2123

Arditurriko meategiak erromatarren garaitik ustiatuak izan dira, duela 2000 urtetik.

Bisita gidatuaren bidez, lurpeko galeria batzuetan sartzea proposatzen dizugu, batzuk erromatarren garaitik ukitu gabeak, eta beste batzuk ondorengo garaietako aztarnak gordetzen dituztenak.

Meategien barruko paseoa, tuneletan jarri diren argi eta soinu jokoek sortutako giro magikoan egiten da. 


3.- Entzun, ikutu, jo, abestu eta dantza Soinuenean

 

03 Soinuenea

Herri Musikaren Txokoan (Soinuenea) 400 musika-tresna baino gehiagoren erakusketa bat aurkituko dugu.

Euskal Herriko instrumentuak ez ezik, munduko kontinente guztietako musika tresna batzuk ere zuzenean entzuteko aukera dago.

Hilero, familiei zuzendutako tailerrak antolatzen dituzte, kontsultatu hurrengoak hemen.


4.- Inguruko paisaiari buruz ikasi Luberrirekin

 

04 Luberri

Luberrira, Oiartzungo geologiari buruzko museora hurbiltzea proposatzen dizuegu.

Bertan, pantaila interaktibo batekin eskualdean zehar hegaldi birtual bat egiteko aukera izango duzue, Aiako Harriaren, Oiartzungo haranaren eta Jaizkibelen gainetik hegan eginez.

Txikienak Luberri museoko maskotak gidatuko ditu, paisaiaren egungo erliebea, larrain eta gertaera geologikoen bidez nola sortu zen jakiteko.


5.- Naturan zehar zaldi edo poni gainean

 

05 Hipika

 Eskualdeko bi hipikek, bata Errenterian eta bestea Oiartzunen, zaldiz paseatzeko eta familian naturan une paregabeak igarotzeko aukera ematen dizute.


6.- Orientazio ibilaldiak familia guztiarentzako

 

06 Lau Haizeta-3509

Oarsoaldean, hainbat orientazio-ibilaldi diseinatu dira familiarekin, lagunekin edo bakarka egiteko, bai mendian eta baita hirigunean ere. Hona hemen eskuragarri dauden bisitak:

ERRENTERIA LEZO PASAIA

Errenteriako edo Pasaiako turismo bulegoetan ere eska ditzakezu mapak eta azaldutako arrastoei jarraituz, proposatutako puntu ezberdinetara iritsi arte orientatuko zara. Abentura paregabea!


7.- Nola ikusten duzu zure burua antzinako arroparekin? Jantziaren Zentroa bisitatuko dugu

 07 Jantziaren zentroa-3464

Errenteriako hirigune historikoan kokatuta XVII. mendeko eraikin zaharberritu batean aurkituko dugu Jantziaren Zentroa. Bertan, mendeetan zehar bidaiatu eta janzkeraren bilakaera ezagutuko dugu.

Gainera, primeran pasatuko duzu janzkera batzuk probatuz eta oroitzapenerako argazkiak ateraz.


 8.- Begira nola mugitzen den errota zahar bat!

 

08 Fanderiko Errota-9761

XV. mendeko Fanderia errotaren historia ezagutu ahal izango dugu, eta, gainera, errotaren mekanismoa eta ehoketaren harria ikusi ahal izango ditugu martxan.

Sarrera doakoa da eta asteburuan bisitatu daiteke. Gainera, eraikin berean jatetxe bat duzu, familia osoarentzako menu atseginekin.

Jatetxetik kanpo haurrentzako parke batzuk daude, non etxeko txikienek primeran pasa ahal izango duten.


 

   9.- San Marko gotorlekura igo: natura eta historia

 

09 San Marko

XIX. mendearen amaierako gotorleku honetan, inguruko kostalde eta mendi guztien ikuspegi pribilegiatuez gozatuko gara.

Asteazkenetik igandera gotorlekuaren museoan sartzeko aukera duzu garai hartako soldadu eta kanoien erreplikak ikusteko.

Gotorlekuaren kanpoaldean haurrentzako jolasgune bat duen zelai bat dago (gaztelu bat imitatuz), eta mahaiak dituen gune bat ere bai, eguna pasatzeko aproposa.


 10.- Marinel handien erara

 

10 Mater

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboarekin itsas munduan murgilduko gara atunontzi tradizional bat ezagutuz.

Gainera, zer iruditzen zaizue marinel bihurtzen bagara egun batez? Benetako marinel gisa egun bat pasatzea da plana, itsas eta arrantza kulturaz modu desberdinetan gozatuz.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak beste aukera asko ere eskaintzen dizkizu, hala nola, itsasorako irteerak Mater ontzian bertan, edo artisau arrain kontserba taillera, besteak beste.


 11.- Albaola Euskal Itsas Faktoria

 

11 albaola altxorraren mapa

Gipuzkoan gehien bisitatzen den museoetako bat ezagutzea proposatzen dizuegu: Albaola Itsas Faktoria.

Ontziola zahar honek euskal itsas historian zehar landu den erriberako arotzeriaren tradizioa berreskuratzen du. Gaur egun, XVI. mendeko baleontziaren erreplika, San Juan baleontzia, jendearen aurrean berreraikitzen ari dira.

Etxeko txikienek Txo Mik Mak itsasmutilarekin itsas ondarearen balioa ezagutzeko aukera izango dute, hainbat tailerren bidez.


12.- Itsasontzi baten nabigatuko dugu?

 

12 lucretia

Pasaiako badiak edertasun paregabea du, eta gustukoen duzun itsasontzi baten nabigatu ahal izango dugu:

1927ko belaontzi klasiko batean, itsasontzi-motore batean, gidarekin edo gidaririk gabe edo aisialdirako ontzia ekoturismo, aisialdi nautiko eta arrantzako irteerak egiteko.

Edozein aukera da egokia familian egiteko. Eta kapitantzeko titulazioa baduzu, ontzi bat alokatu eta irteera bat egin dezakezu familian, nahi duzun norabidea hartuta.


13.- Pasaiako badia piraguaz edo paddle surf taula batez

 

13 piragua

Pasai Donibaneko udal kirol zentroak piraguak eta paddle surf taulak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du.

Anima zaitez familian, kirola eginez eta aldi berean dibertituz.


14.- Jaizkibel menditik dorrez dorre

 

14 torreoia

Gure esploratzaile sena atera eta Lezotik XIX. mendeko Jaizkibelgo dorre karlisten bila hasiko gara.

Gaur egun, oraindik 5 dorre ikus daitezke bere tontorrean. Autoz joateko, GI-3440 errepidea har dezakegu gailurrera iritsi arte, autoa aparkatuta utzi, eta dorrez dorre oinez abiatu.

Hemendik egindako ibilbideak ez du inolako zailtasunik, eta dorre hauen ondotik igarotzen den Done Jakue bidearen argibideei jarrai diezaiekegu.


Gainera, hau guztia gutxi balitz, ezin dituzu galdu:

HAURREKIN EGITEKO 13 IBILBIDE ERRAZ

GURE HERRIAK EZAGUTZEKO PISTA-JOKOAK