Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aste Santuan, Oarsoaldea!

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian beti daude egiteko hamaika aukera, baina datozen oporretan oraindik zer egin ez dakizula baldin bazabiltza, hona hemen zenbait ideia

 

Aste Santuan Oarsoaldea eusk 1

ERRENTERIA

 

JANTZIAREN ZENTROAJantziaren Zentroa: L'atelier erakusketa ikusteko azken aukera

Gerra ostean, joskintzan aritu ziren milaka emakumeei omenaldia den erakusketa hau apirilak 10 arte ikusgai egongo da, eta sarrera doakoa da. Gainera, aukera ona da museoa eta erakusketa iraunkorra ere bisitatzeko.

Ordutegia: Apirilak 6, 7, 9, 10 eta 16, 11:00-14:00. Apirilak 8 eta 15, 11:00-14:00/17:00-20:00.
Prezioa: 3 € (5 urtetik behera doan).

  

FANDERIAFanderiako errota-Ibaiaren etxea bisitatu

XV. mendeko errota hau bisitatu ahal izango duzu bertako historia ezagutu eta baita errotarria martxan ikusteko ere.

Ordutegia: apirilaren 6tik 9ra, 10:30etik 14:00etara.
Prezioa: Doan

 

SAN_MARKO.jpgSan Marko Gotorlekua berriz irekita

San Marko Gotorlekuak Aste Santutik aurrera irekiko ditu ateak berriro. Aukera itzela da egun hauetan bertara hurbiltzeko. Gotorlekuko pasabide ezkutu eta sekretuetan zehar ibili ahal izango zara eta Gipuzkoako kostalde osoko begiratoki onenetik dauden ikuspegiez gozatu.

Ordutegia: asteburu eta jai egunak: 10:00-14:00/16:00-18:00.


LEZO

 

LEZOLezo: kultura, natura eta gastronomia

Lezok eskaintza zabala du, egun hauetan bertatik txango bat egiteko. Bere herrigune historikoa nahitaez bisitatu beharreko zerbait da, arte handikoa baita. Gainera, Gurutze Santuaren Basilikak, Europan dauden 3 Kristo bizargabeetako bat dauka.
Mendizaleek ere badute gozatzeko aukera, herrigunetik hasita seinaleztatutako 3 mendi ibilbide egiteko aukera dago eta, luzera eta zailtasun desberdinekin. Bizikleta atsegin dutenek, alokairu zerbitzua ere badute, Lezotik pasatzen den eta eskualde osoa lotzen duen bidegorri sarean barrena ibiltzeko.
Eguna borobiltzeko, kalitate ezin hobea duten erretegi, jatetxe eta tabernak ere topatuko dituzu bertan, garaiko barazkiak, arraina zein txuleta parrilan, sukaldaritza tradizionala, pintxoak edo eta eguneko menuak... denetarik dastatzeko aukera dago Lezon!


OIARTZUN

ARDITURRIArditurriko Bide berdean zehar

Oiartzun osotasunean ezagutzeko plan ezin hobea da Arditurriko Bide Berdea zeharkatzea. Antzina, meategiko tren zaharrak mea Arditurritik Pasaiako portura garraiatzeko erabiltzen zuen bide hau jarraituta ibilbide kulturala egin dezakezu gainera, bidetik oso hurbil Oiartzungo 3 museo topatuko dituzu eta: Soinuenean, mundu osoko 400 musika-tresna baino gehiagoko bilduma ikusi eta entzun ahal izango duzu; Luberrin, Euskal Herriko Geologiari buruz ikasi ahal izango duzu, eta bidearen amaieran erromatarren garaitik ustiatuak izan diren Arditurriko Meategien sakonean sartu zaitezke!

 

ARDITURRIKO TREN BERDEAGainera... meategira, tren berdean!

Apirilaren 15ean, goizean, tren berdea Oiartzungo Pagoaldetik irten eta Arditurrira bidea egingo du, bertan meategiak bisitatzeko aukerarekin. Prezio bereziak eskainiko dira egun horretan.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 495 069 - 688 895 068 - arditurri@gipuzkoanatura.eus

 

ARIZMENDI ENEAOiartzungo Turismo Bulegoa irekita Arizmendienean

Apirilaren 6tik 16ra, Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egongo da berriro Arizmendienea etxe-museoan, Aialde kaleko 4. zenbakian. Bertan, herriko zein eskualdeko informazioa jasotzeko aukera izango da. Gainera, XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzen adibide bikaina den Arizmendienea ezagutzeko aukera egongo da, eskainiko diren bisita gidatuei esker. Bisita hauek doakoak dira.

Informazio gehiago eta erreserbak: Oiartzungo Turismo Bulegoa 943 508 913 / turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus.

  


PASAIA 

PASAI DONIBANE PROZESIOAAste Santuko pausoen atzetik

Prozesio txikia da Pasai Donibanekoa, baina interes turistikoaren izendapena du eta Gipuzkoako hoberenen artean sailkatutakoa da. Ostiral santuan, apirilaren 7an, gaueko 20:30ean ateratzen da Pasai Donibaneko kale nagusitik prozesio bitxi hau. Galdu ezin duzun hitzordua da!

 

  

  

 

EUSKADI TURISMO DE NOVELAEleberrietako Pasaia ezagutu ezazu

Apirilaren 2an eta 9an, Euskadi Turismo de Novelaren eskutik, Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneko txokoak beste modu batera ezagutzeko aukera duzu: eleberrien ikuspuntutik.

Informazio gehiago eta erreserbak: 615 740 058 / euskaditurismodenovela@gmail.com / euskaditurismodenovela.com

  

MATERMater Ontzi-Museo Ekoaktiboaren eskaintza zabala

Ontzi-museo ekoaktiboan ez dute atsedenik oporraldi hauetan! Hau guztia antolatu dute datozen egunetan: lonjara bisita (apirilak 5), nabigazioak itsaslabarretatik (apirilak 6 eta 9), itsas irteerak ilunabarrean eta itsas hondakinen arrantza (apirilak 9) eta marinel tailerra (apirilak 16). Gainera, ontzian bertan, bisita arrantzalea eta ekoaktiboa ere egin daitezke.

Informazio gehiago eta erreserbak: 619 814 225 / info@mater.eus / mater.eus

  

ALBAOLAAlbaola berriz irekita

Aldi batez lanak direla eta itxita egon ondoren, Albaola Itsas Kultur Faktoria berriz dago irekita. Aurrez aurre, XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza ikusi ahal izango duzu, bai bisita librean zein gidatuan.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 39 24 26 / info@albaola.org