Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Taldeentzako jarduerak

Lau Haizeta-3599

Talde bat zarete eta txangoak antolatzen dituzue?

Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoetan doako zerbitzu hau eskaintzen dizuegu:

  • Informazio turistikoa: Zer ikusi dezakegu? zer egin? zein museo bisitatu? zer ibilaldi egin?
  • Plangintza egiteko aholkularitza pertsonalizatua: Bisita proposamenak, ordutegien plangintza, hainbat aukera...
  • Disponibilitatearen eta prezioen kontsultak eta erreserbak egiteko laguntza: Ba al dago tokia museo honetan? Bisita gidatua egingo liguke gida batek egun honetan? Zenbat balio du honek? Non bazkaldu genezake horrenbeste lagunek prezio honetan?
  • Beste edozein informazio praktiko: Nola iritsi, non aparkatu, euria eginez gero zer egin, eta abar luuuuuuze bat. 
  • Material turistikoa: Gure turismo bulegoetatik pasaz gero, material ezberdina prestatu dezakegu zuentzat: planoak, gidak...

 

Talde jardueren katalogoa

Jarri gurekin harremanetan eta kontaiguzue zuen asmoa: