Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko Hirigune Historiko bitxiaren Plazan itsasoaren ertzean kokaturiko terraza batean, Ziaboga jatetxea aurkitzen da, benetako gastronomia- zaleentzako topagune erakargarria.
Kafe batekin hasiko gara gure sukaldaria izango denaren - Alex Barcenillaren - aurkezpenarekin, bere lan-taldearekin batera, euskal sukaldaritza tradizionalaren platerak elaboratzeko tailerrari hasiera emateko prest; kokotxak pil-pilean, txipiroiak bere tintan edo legatza saltsa berdean. Mantala jantzi eta sasoiko produktu hoberenak aukeratu itzazu; orburuak, antxoak, hegaluze eta askoz gehiagoren artean ere. Behin sukaldean murgilduta gaudela, eta itsasoak arrantzatzeko aukera eman badigu, Juanito Makazagaren kolaborazioa izango dugu, txipiroi-arrantzale honek bere harrapaketak erakutsiko eta gure produktu izarraren sekretu guztiak kontatuko dizkigularik.
Prestatu berri diren platerekin eta behin mantela mahai gainean jarrita, sukaldera pasako gara menu gozo-gozoaz gozatzera giro bero eta lasaian, pasadizoez blai eta badia pasaiatarraren itsasontzien joan eta etorrien kulunkan.
Ziaboga Jatetxea
Donibane, 91
20110 Pasai Donibane
Tel.: (00 34) 943 510 395
Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Prezioa: 124 €/pertsona, BEZ-a barne.
Gehienezko taldea: 30 pertsona.
Hizkuntzak: Gaztelera, ingelesa.
Noiz joan: Urte osoan zehar, Astelehenetik larunbatera.
Oharra: Adin guztietarako.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus