Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Talaia ibilbidea

Natura Talaia ibilbidea Natura Talaia ibilbidea

Hondarribia-Pasaia

Itsasertzetik doan etapa ederra da. Itsas hegian bertan abiatzen da, eta halaxe doa Boiznar lurmuturreraino, non uhinak labarretan jo eta hausten diren; pittaka-pittaka gora doa gero. Jaizkibeleko balkoirantz, itsasoari, tarte batean, atzea emanik. Horren ondoren, mendibizkarrean ibiliko zarete, eskuin oina itsas aldean eta ezkerra, berriz, barnealdeko euskal mendien alde. Eta amaitzeko Pasaiako badiaren gaineko ikusmira ederrera helduko.

Ikusi liburuxka

Ibilbidearen xehetasunak:


Pasai Donibaneko Santiago Plazatik abiatuz eta badiako ahoruntz bideratuz Alabortza izeneko kala txiki bateraino iristen da. Bertatik hormigoizko pista bat hartuz Talaiaraino iristen da bidea, antzina zetazeoak begiztatzeko erabiltzen zen tokia. Hemendik aurrera kolorez beteriko paisaia zabaltzen da harearriaz, mendiaren berdeaz eta itsasoaren txuri-urdinaz osaturik. Ibilbide honen xarma, ustekabean, eta Kantauri itsasoaren begiratzetik aldendu gabe, Jaizkibel mendian erosioak denboran zehar sortu dituen linea okertsuak eta forma alditsuak aurkitzea da.

Eta ez hau bakarrik. Pasaiatik Hondarribira doan ibilbide osoaz gain (bederatzi ordutan egin daitekeena), beste hiru saihesbide hartuz desbideratzeko aukera dago; Mitxitxola, Azabaratza eta Gaztarrotz zonaldetan hain zuzen ere, Pasaialdeko Jaizkibelen bihotza zeharkatzen dituzten bide ez oso jendetsuetatik, tradiziozko baserrien eta artzaintzaren eremuetan zehar.

Jaizkibel mendiak Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) izendapena du, bere elementu geografikoak, dimentsioak, altitudea (547 m) eta paisaiak duen eragina dela eta. Gainera, botanikan interes handia du, bertako mikrohabitat ugarietan babesten diren espezie arraroak aurki ditzakegulako.

Pasaia-Donostia

Etapa labur baina pasaia mota anitzekoa…platako itsasargitik Pasaia behean ikus daiteke, amildegi gaintze pean; itsasoaren gainean den balkoi zuhaitzez estalia, aldiz, paisaia bukolikoa duzue; zirraraz zirrara ibiliko zarete, Uliako labarretarainoko bide osoan, gero Donostiako badiaren ikuskizun magikoarekin amaitzeko…

Ikusi liburuxka

Ibilbidearen xehetasunak:

 

Errenteriako udalerritik abiatuta, Lezorantz joko dugu, eta Altamirako bidegurutzetik Pasai Donibanerantz desbideratuko gara. Bertatik txalupa hartuko dugu Pasai San Pedroko barrutiraino iristeko. Hortik ekingo diogu gure ibilbideari.

San Pedroko ontziratzeko lekutik portuko bokalerantz abiatuko gara. Azkenean, Senokozuloko itsasargiraino iritsiko gara. Eskaileretan gora eginaz, atsedenerako gunera (Pasaiako behatokia) iritsiko gara. Atsedenaldirako gune honek La Platako itsasargira iristeko aukera emango digu. Toki hau, portuaren bokalearen eta Jaizkibelgo mendiaren itsasertzaren gainean, behatoki paregabea da, hondoan ozeanoa baitago.

La Platako Farolaren zelaigunetik Ulia mendiko mendi-mazelatik beherantz egingo dugu. Hori da usadioz erabili izan ohi den ibilbidea. Zulogune bereziak (gruyére) ikusi ahal izango ditugu.

Gure bideari jarraiki, tarte laburrean bi akueduktu zeharkatuko ditugu. Horiek, 1842az geroztik, ura hiribururaino eramaten zuten. Hala, tunel berezi batera iritsiko gara. Gutxi gorabehera 200 m dauzka eta lurpetik sastraka-gunea salbatzeko balio du. Hortik, bidea jarraituko dugu eta Herri Ametsa ikastola hurbil utziko dugu Errotaxarreta baso sorgindun desagerturaino iritsi arte. Gaur egun mendi-mazela besterik ez da eta usadiozko bidetik jarraituko dugu. Ibilbideak aurrera egingo du Orinokoko eta Amazonaseko giroan. Harrigarria da, hiria hurbil baitago.

"Baja Aundi"ko horma bertikalak eta itsasoa modu ezin hobean ikusten diren balkoira iritsiko gara, hau da, Altuko ibar zintzilikatura. Hortik Mandatariaren Etxera iritsiko gara eta Txoritxuluak izeneko sakanaren hondora jaitsiko gara. Bertatik, bide zabala hartuko dugu lehenengo ezkerralderantz eta ondoren aurrez aurre. Puntu honetan Ataloiko Harriaren Kobazulora hurbiltzea interesgarria da, "Ataloiko blaya"ren malkarrak ikusteko behatoki bakarra baita. Bertan jira-biraka hegan dabil hegazti anitz. "Kutralla"ko garbitokiraino jaitsiko gara eta, ondoren, landare osasuntsuen artean ibiliko gara. Azpimarratzekoak dira urkiak. Betiere itsasoarekiko paraleloa jarraitzen duen bidea jarraituko dugu.
Bide-labirintua zeharkatu ostean, Mompaseko aurrien inguruan ibilaldia egingo dugu. Bide horretan zuhaitz asko daude, baita fauna ugari ere. Mompaseko aurriak XVI. mendean Aldundiaren zatia izan ziren, nahiz eta geroago xede militarrez erabili. Hala hauteman daiteke tunelen, kasamaten eta baterien hondarrak ikusiz gero. Hortik bidetxo bat hartuko dugu jaisteko, Mariaren Bihotza elizaraino iritsi arte.

esperientzia-gastronomikoak