Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Bizkaia auzoa Pasai Donibanen

Dirudienez, auzo honen izenaren jatorria 912. urtekoa da. Garai hartan, Pedro de Bizkaia, Sancho Abarcaren kapitaina, Pasai Donibanera iritsi zen.

Auzo honetan ontziolak izan ziren eta "Real Compañia Guipuzcoana de Caracas"eko (1728) itsasontzien abiapuntua izan zen. Euskaldun asko abiatu zen portu honetatik eta Gipuzkoako burdinoletan fabrikatutako burdinekin biziki aritu ziren salerosketan. Gauza bera egin zuten Burgoseko eta Aragoiko artilearekin eta Nafarroako ardoekin. Horiek guztiak Flandesko, Frantziako eta Europako portuetara iristen ziren. Bestalde "Real Compañía Gipuzcoana de Caracas"ek Euskal Herria eta Amerikaren arteko merkataritza-ibilbidea ireki zuen. Aipatu konpainiak 20 itsasontzi izan zituen eta Caracas, Maracaibo eta bestelako portuetara iristen ziren. Portua 1781ean utzi zuen. Otazu, Yanci, Salaberri, Gandarias eta Pasaiako beste batzuk konpainian lanean ziharduten.

Urte batzuk geroago "Real Compañía de Filipinas" eratu zen. 30 urtez Pasaiako eta Asiako herrialdeen arteko merkataritza sustatu zuen. Halaber, ontzioletan itsasontziak egitea bultzatu zuen.

Merkantzien zamalanak, itsasontzien eraikuntza, kalafateroak, bela eta soka-fabrikatzaileak, marinelak itsasontzietan igoak, batzuen eta besteen oihuak, itsaso urrunetatik zetozen itsasontzi-merkatarien eta bizilagunen itxaronaldiak eta joaten zirenei agurrak, Pasaiako eguneroko bizitzaren lekukoak ziren.

Toki irekia zen eta arrantza-industriaren pabilioi handiak ireki ziren. Horiek guztiak orain dela gutxi desagertu dira. Gaur egun autoak aparkatzeko tokia da. Toki honetan eraikin ederra ikus daiteke, Pasai Donibaneko zaharrena, hain zuzen ere. Adreilu soilez egina dago eta itsas airea iristen da. Platain etxeaz ari gara.

modulo eus