Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Torrekua Erdi Aroko Dorretxea

Torrekua etxea oinplano karratuko eraikina da eta estalkiak lau aldeetara jotzen du. Herriaren mutur batean kokatua dago eta etxadien buru da. Bertatik herrira sartzeko ate bat babesten zuen.

Fatxada nagusia hareharri harlanduzko aparailuz egina dago. Beste biak, berriz, harri-hormazkoak dira. Bat harresiaren zatia zen eta herria ixten zuen. Luzitua dago eta hutsune guztiak ondoren ireki dira. Fatxada nagusiak ere hutsunez betetako bi ardatz ditu eta ondoren ireki dira, beraz, ez dute halako interesik. Jatorrizko baoen artean azpimarratzekoa da puntadun arkurako sarrera IHS (Iesus Homine Salvator - Jesus Gizon Salbatzailea) inskribapenarekin oinarrian. Lehenengo solairuan antzeko beste sarbidea irekitzen da. Estuagoa da eta gaur egun itsutua dago. Bertaraino harrizko kanpoko eskaileraren bidez iristen zen. Gaur egun horman argi eta garbi hauteman daiteke profila. Lehenengo solairuan itsututa bi leiho biki daude, hiru lobuluz osatuak eta ajimezik gabe. Bukatua egurrezko teilatu-hegal xumea da. Ezkerraldean hormatalak elkarzut aurrera egiten du herriko atea kokatu behar zen tokian. Aurrealdean modiloi bat du. Alde bat trakets tailatuta dago.

modulo eus