Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Herritik atera gabe aukera paregabeak ditugu Pasaian. Hona hemen gure proposamenak:

 
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

 

IBILBIDEAK
Puntetako bidea
Jaizkibel zehar ibilbideak
Amarreen ibilbidea
Talaia ibilbidea
Ulia ibilbidea

 

ESPERIENTZIAK 
Urpekaritza
Nabigatu itsasoan
Alokatu piragua edo paddle surf taula
Lonjara bisita

 

GASTRONOMIA 

 


 IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

Donibane-1030228

 

 Orain dugu gure herria ezin hobe ezagutzeko aukera, inoiz fijatu ez garen San Juan Batailatzailearen horma batean inoiz ikusi ez duzun aurpegia, ezagutu Victor Hugoren begirada bidez nola zen gure herria orain dela 200 bat urte, edo Blas de Lezo marinelak txikitan zeharkatu zituen kaleak aztertu. Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan azpimarratzekoak dira jauregi-etxeak eta famili etxe garrantzitsuak. Eraikin guztiak 1800 baino lehenago eraiki ziren. Etxe gehienek zuzeneko kontaktua dute badiarekin.

Informazio gehiago

2017 PLANOA PASAIA Página 1



  IBILBIDEAK

santa isabel gazteluaPuntetako bidea

Itsasoaren eta eraikin historikoen ondoan ibiltzea baino atseginagorik ez dago, ontziak pasatzen ikusten, kaioen doinu artean. Pasai Sanpedroko zein Pasai Donibaneko itsasertzetatik badiaren sarrerako kanalerantz abiatzea beti da ideia ona.

 

AZAROAK 24 - JAIZKIBEL

Jaizkibelen zehar ibilbideak

 Jaizkibel mendiaren magalean bizita, askotan ahazten dugu zein polita izan daiteken bertatik ibiltzea. Hona hemen hainbat ibilbide Jaizkibel ezagutzeko Pasaiatik atera gabe.

Informazio gehiago

 

 

amarralekuak-5730

Amarreen ibilbidea

 Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua duen portu bat ere bada. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira.

Informazio gehiago

 

Pasaia-9975

Talaia ibilbidea

 Itsasertzetik doan etapa ederra da. Itsas hegian bertan abiatzen da, eta halaxe doa Boiznar lurmuturreraino, non uhinak labarretan jo eta hausten diren; pittaka-pittaka gora doa gero. Jaizkibeleko balkoirantz, itsasoari, tarte batean, atzea emanik. Horren ondoren, mendibizkarrean ibiliko zarete, eskuin oina itsas aldean eta ezkerra, berriz, barnealdeko euskal mendien alde. Eta amaitzeko Pasaiako badiaren gaineko ikusmira ederrera helduko.

Informazio gehiago

 

PASAIA-ULIA 8

Ulia ibilbidea

 Ia 8 km. dituen ibilbide hau Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat da. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, edota Platako farolatik zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste. Jenderik gabeko leku misteriotsu, eder eta basati bat da Ulia: arroka bitxi eta itsaslabar ikusgarriak, erliebe aldakorrak, iratzeen usaina, itsasertzeko larredi eta txilardiak eta sentitzen den erabateko lasaitasuna.

*Igotzeko bidea San Pedro elizako atzealdeko Done Jakue bidetik egingo da, La Platako itsasargira iritsi arte. 

Informazio gehiago

 


   ESPERIENTZIAK

Bautizos 20.07.08 94

Urpekaritza

Pasaiako portua historian zehar kantaturi itsasoko porturik garrantzitsuenetarakoa izan da, eta bere urek istorio ugari gordetzen dituzte. Urpekaritza batailoak edo irteeren bidez istorio hauen arrastoak ikusi ahal izango dituzu.

Informazio gehiago

Pasaia-3845

Nabigatu itsasoan

Itsaso ondoan bizita eta inoiz ez duzu badian zehar nabigatu? Orain duzu aukera! Zure itsasontzia alokatu patroi edo patroirik gabe, irten arrantzatzera edo eman buelta bat gure herria bustitzen duen badiako uretatik.

Informazio gehiago

DSC 0130

Alokatu piragua edo paddle surf taula

Marinelen herrian bizita beharbada itsasora ateratzeak errespetua sortzen du, baino zergatik ez piragua bat edo paddle surf-eko taula bat alokatu eta gure badia naturalak ematen duen segurtasun barruan ibili?

Informazio gehiago

Lonja Kofradia-Itsas Etxea

Lonjara bisita

Ba al dakizu nola saltzen den gure portura iristen den arraina? Ikusi nahi al duzu zuzenean arrai salmenta enkante bidez? Hona hemen zure aukera Pasaiako Lonjara bisita gidatu bat egiteko.

Informazio gehiago


 GASTRONOMIA

 112

  Pasaiako gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko

Pasaiako jatetxeak

Etxera eramateko zerbitzua


  Informazio gehiago eta erreserbak

  ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA

943 494 521

  turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu