Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Euskal Musika Herrikoia

Hastapenak Soinuenean

Euskal musika tradizionalaren ondareak bizirik dirau eta, orain, esku-eskura duzu Oiartzun aldean, Soinuenea museoan. Esandako museoa kultur adierazpen horren dokumentazio gune nagusi bilakatu da. Euskal sustraietarako bidaia honek zure partaidetza behar du: jo itzazu musika-tresna bitxienak, egin dantza eta abestu gurekin batera, eta, bide batez, erosi aditurik onenek gomendatutako materialik osoena.

Euskal Musika Herrikoia  Euskal Musika Herrikoia

«Gorputzarentzat soinketa bezain garrantzitsu da arimarentzat musika», zioen Platonek. Horregatik, entzumena lantzera eta emozioak pil-pilean jartzera gonbidatzen zaitugu, euskal herri-musikan barrena egindako bidaia honetan. Juan Mari Beltran aditu ezagunak zuzenduta, tradizioa eta sustraiak dituzten musika notak maite dituzten musikazaleentzako topagunea da Soinuenea.

Oso bitxiak diren musika-tresnen ezaugarriak azalduko dizkizugu; besteak beste, txistua, alboka edo txalaparta. Beren historia ikusiko dugu, jatorritik gaur egunera arte. Baina, jakintsuak zioen bezala, esadazu eta ahaztu egingo dut; irakats iezadazu eta gogoratuko dut; jar nazazu lanean eta ikasi egingo dut. Horregatik, guk kontatutakoa entzuteaz gain, lehendabiziko notak entzun eta joko dituzu aditu baten laguntzarekin. Hark zenbait herri-melodia joko ditu eta, gorputzak hala eskatzen badizu, dantza egin eta abestu ahal izango duzu.

Lotsa ematen badizu edo zure etxeko babesean egin nahi baduzu, diskoak, liburuak eta DVDak dituzu eskura, baita musika-tresnak ere. Gainera, agenda zabala antolatzen dugu musika hori zuzenean entzuteko.

Gogoan hartzeko gauzak:

  • Sakondu urteetan Juan Mari Beltranek bildutako euskal musikaren dokumentu funtsean.
  • Jo itzazu lehen notak musika-tresna txundigarri askoren artean aukeratuta.
  • Eskura ezazu euskal musikan sakontzeko materialik osoena.

Erreserbatu


Kontaktua

Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa
Tornola, 6. Ergoien

20180 Oiartzun

Tel./Fax: (00 34) 943 493 578
soinuenea@soinuenea.eus
www.soinuenea.eus

 

Datu interesgarriak

Iraupena: Egun erdia.
Prezioa: 8 €/pertsona. 10 pertsonatik gora, 80 €/taldea.
Gutxienezko taldea: 4 pertsona.
Hizkuntzak: Gaztelera, euskara, frantsesa eta ingelesa.
Noiz joan: Asteartetik larunbatera urte osoan zehar.
Oharra: Adin guztietarako.