Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Kapitain Etxe Barrokoa

Martin de Renteria y Uranzu XV. mendearen azkeneko herenean jaio zen. "Errenteriako kapitaina" izenez izan zen ezagutua, eta XVII. mendeko etxe barrokoari izena ematen dio.

Bitarteko hormen artean kokatutako eraikina da, oinplano angeluzuzena du eta estalkiak bi aldeetara jotzen du. Teilatu-gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Aparailua hareharri harlandua da. Hasieran behe-solairua eta bi altuera gehiago zituen. Horiek bereizteko platabandak erabiltzen ziren. Hala eta guztiz ere, eskuinaldea asko aldatu da eta, ondorioz, solairuak jatorrizko altuerarekiko mugituak daude. Gainera, hutsuneek platabandak eteten dituzte. Zati honetan hutsuneak beheko solairuan tabernara sartzeko erabiltzen dira. Goikoak, berriz, etxebizitzetako balkoiak dira. Elementurik interesgarriena armarria da. "Iturriza" du idatzia.

Ezkerreko aldean harria garbia dago eta teilatu-hegala harburuz tailatua dago. Estilo bereko armarria du, nahiz eta simetrikoa ez izan. Honek "Uranzuy" du idatzita. Baoen ardatz bakarra du eta behe-solairuan dintel-itxurako sarbidea kopiatzen dute. Lehenengo eta bigarren altueretan balkoi irtenak daude eta barandak burdina forjatuzkoak dira. Gaur egun, eskuinaldean etxebizitzak daude, baina ezkerraldea kultur etxe bihurtu dute. Hala, fatxada garbitu da eta barrualdea erabat eraldatu da udalaren kultur zerbitzuak eskaintzeko. Behe-solairuko arku-parea besterik ez da kontserbatu. Gaur egun erakusketa-aretoa da.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Gipuzkoa Turismo

 

Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu