Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Pasai San Pedroko Eliza Parrokiala

San Pedroko Eliz Parrokiala soila da eta itxura trinkoa du. Zati batean jatorrizko parrokiaren harriak erabiliz egin zen. Lehenengo eliza gaur egun kanposantua dagoen auzoan kokatua zegoen. Donostiako San Vicente elizaren zati bat zen eta XV. mendearen erdialdean egin zen. Hori guztia tokiko bizilagunen proposamenez egin zen. Bai kanposantura sartzeko ataria (portada gotikoa, leihate erromanikoa) eta baita bestelako elementuak (baoak eta hormak) ere, eliza zaharraren hondarrak dira.

Oinplano bakarra du eta burua ekialderantz begira ageri zaio, herriaren alderik zabalenera. Bertan dorrea, behatokia eta Donostiako bateria (gaur egun desagertua) zegoen. Iparraldean, eliza zaharra, mendian kokatua zegoen. Mendebaldean herria eta erregearen ontziolak zeuden eta hegoaldean hareatza ederra zegoen, gaur egun Trintxerpeko portua dena.

Elizak abside poligonala du eta bi sakristia daude alde bakoitzean. 3 nabe ditu, hiruak altuera berekoak, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa izan arren. Lau zutabek espazioa hiru tartetan zatitzen dute: presbiterioa eta koroa oinetan. Zutabe-eliza Erdi Aroko zutabe-elizen tipologiari erantzuten dio.

Bi sarrera ditu: bata oinarrian eta bestea epistolaren aldean, bigarren tartean, alegia. Altxatua hurrengo moduan banatzen da: koroa, aldarea (tarterik txikiena), bost maila eta korridorea, azkenik, alboetan sakristiarako sarbideak.

Jada jakina denez, eraikitzeko erabili zen material asko parrokia zaharraren hondarrak dira: "presbiterioko silarrizko euskarriak -parrokia zaharrekoak- kenduko dira... eta eliza berriaren zimenterioaren morallaren gainean jarriko dira... Pertsonen eserleku eta karela izango da eta babesteko erabiliko da, bereziki, itsasora eror zitezkeen haurrentzat".

Kanpoaldean eserlekuak jarri ziren babes modura, esertzen den oro erori gabe itsasoaz gozatu ahal izateko. Lehen ez zegoen pasealekurik, gaur egun ezagutzen dugun bezala.

Barrualdea oso soila eta apala da ikuspuntu guztietatik. Zutabeak eta pilareak oso xumeak dira, Toskanoak hain zuzen ere. Basamentua barrokoa da. Elizaren barrutia zeharkatzen duen taulamenduak bezala, ez du apaindura-luxurik. Bakarrik moldura fin eta ondo landuak inguratzen du koroko karpain-arkua eta arkuartetan obra amaitu zuen artistaren izena ageri da: "MANUEL MARTIN CARRERAK EGIN NINDUEN 1774. URTEAN".

Barruko apaindura-soiltasunari kontrajarriaz, fatxadako konposizioaren aberastasuna eta erakustaldia ditugu. Horretarako maisuak Espainiako Errenaisantzako eskema ezaguna jarraitu du. Era berean, proportzio zabalak erabili ditu. Erdi-puntuko arkua pilastra handiek altxatzen dute eta nabarmentzekoa da altuera-efektua eraikinaren mole kubikoarekin. Goranzko efektua bultzatzeko, frontoia dugu ikusgarri. Estutu egiten du eta ireki egiten da lerronahasian medailoi obalatuaren abiapuntua izateko. Bertikalki kokatuta dago ardatz handienaren gainean eta tiara nahiz giltzak ditu.

Parrokiaren bolumenetan eta azaleretan betiere nagusi da sinpleena eta behin betikoena. Kasu horretan, eliza -osoan hartuta kubo perfektua dena- dorrea baino nagusiagoa da, beraz, dorrea elizaren eranskina da. Oinarrizkoa dirudi masen adierazkortasun plastikoaren alderdi hau azpimarratzeak, lan honetan nabarmena baita eta alderdi horretan argi eta garbi lotzen da sentikortasun neoklasikoarekin. Iparraldeko atea apainduagoa dago eta, gainera, nabarmendu nahi izan da. Hala, fededunak edo ibiltariak biltzeko esparru edo espazio urbanistiko egokia sortzea zuen helburu. Beraz, proiektuaren arduretako bat kanpoko espazioa eta eraikina elkar lotzea izan zen. Lagunartean egon eta barnera biltzeko ingurunea eratu zen.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu