Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Santo Kristo Basilika barrokoa

Herriko plazan Gurutze Sainduaren Basilika aurkituko dugu. Hasieran ermita txikia besterik ez zen. Atariak egurrezko hesia zuen. Barruan Kristo Gurutziltzatua ikus zitekeen. Bizantziar estilokoa da irudia, X. mendekoa, eta oso berezitasun handia du: ez du bizarrik.

XVI. mendearen amaieran ustezko miraria izan zen eta, ondorioz, irudiarengatik debozioa Euskal Herri osoan hedatu zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian basilika errenazentista eraiki zen, eta oraindik zutik dirau.

Adituen arabera, Lezoko Kristo Sainduaren tailak balio artistiko handia du, baina, zalantzarik gabe, urtez urte bisitari ugari erakartzen dituzte bere inguruan sortutako kondairek.

Lezoko Kristo Saindua Euskal Herriko irudi erlijiosorik famatuenetarikoa dela esan daiteke.

Kondairaren arabera, XV. mende inguruan flotatzen agertu zen irudia Pasaiako badiako uretan. Garaia hartan gertakaria seinale jainkotiartzat jo zen, beraz, ez da harritzeko Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko biztanleek berentzako nahi izatea. Kondairak dioenez, hainbeste liskarren artean Kristoa ahaztu egin zuten eta hara hor gauza harrigarria: kutxa berriz ireki zutenean, irudia desagertua zegoen.

Pixka bat geroago gaur egun tenplu txikia kokatua dagoen tokian aurkitu zuten. Beraz, zalantza guztiak atzean gelditu ziren eta bertan egon behar zela erabaki zuten. Hala ere, Pasaiako biztanle bat ez zen erabaki jainkotiarrarekin ados agertu, eta Lezoko bizilagunen batek lapurtu zuelakoan zegoen. Hala, gaua sartuta zegoenean, iltzeak kendu eta Pasai Donibanera eramatea erabaki zuen. Iritsi bezain pronto, beste ustezko mirari jainkotiarra gertatu zen. Ekaitz izugarria izan zen, nahiz eta data eta toki horretan ohikoa ez izan. Zer pentsatu behar izan zuen pasaitar hark ekaitzean kutxa ireki eta Kristo Lezorantz zihoala ikusi zuenean. Beraz, jatorrizko tokira itzultzea erabaki zuen eta ekaitza amaitu egin zen.

Harrezkero izen handia hartu zuen eta itsasontziak lanera atera baino lehen ermita (gaur basilika) zaharrera hurbiltzen ziren kanpainetan zorte ona izateko. Halaber, fededunek egindako eskakizunak erantzun eta sendatu ere egin zituela diote, beraz, ez da harritzekoa barruan exvoto ugari aurkitzea. Betiere fededun sutsuenak gaixoak eta marinelak izan dira.

"Exvoto" izenekoa (latineko "ex voto", "votoa"ren ondoriozkoa) jainkoari jasotako onuren seinale egiten zaion eskaintza da. Historiaurreko irudi txiki asko "exvoto" izenekoak izan zirela suposatzen da. Mundu osoan herritarrek jainkoei eskaintzak egin dizkiete gauzak eskertzeko. Euskarriak ugariak izan dira: buztinezko iruditxoak, edalontziak, etab.

Lezoko Gurutze Sainduaren Basilikan exvoto batek orain arte iraun du. Itsasontzi baten maketa da. Kostaldeko herrietan sarritan eskaini izan dira itsasontzien maketak, arrisku edo salbamendu bat eskertzeko.

Gipuzkoan itsasontzi ex-voto ugari dago elizetako sabaietatik kulunka: Arrasate, Deba, Eibar, Eskoriatza, Hernani, Irun, Mutriku, Tolosa, Pasaia Donibane, Pasai Antxo eta Lezon.

Era berean, Gurutze Sainduaren Basilikan XVIII. mendeko erretaula ikus daiteke.

modulo eus