Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Pietateko Makurtegia, XVI. mendekoa

Pietateko Makurtegia Pasai Donibanen dago. Oinplano angeluzuzena du eta silarrizko hiru hormek mugatzen dute. Estalkiak bi isurialde ditu eta frontoia eratzen da. Aurrealdean harrizko bi zutabe daude, fuste biribila dute eta kapitel manieristak oso ederrak dira. Zutabeen artean burdinezko hesi xumea dago eta barruan aldarea eta irudi bat ageri dira. Irudian gurutzea eta Pietate Amabirjinaren irudia daude. Makurtegia herri-errenazentista dela esan daiteke.

Lehen, harrian bertan zulatua zegoen eta harrizko gurutze altua besterik ez zuen. Harriaren oinarrian inskribapen latindarra idatzia zuen. Gurutzea XV. mendekoa da eta botoien apaindura tipikoa ageri du.

1580ean handitu nahi izan zen eta inskribapena zuen harria desegin zuten. Obra zabaldu ostean, jatorrizko gurutzea eusteko harrizko aldaera egin zuten eta inskribapena gaztelaniara itzuli zuten. Zizela erabiliz alboetan eta burdinezko plakan kopiatu zuten. Bertan Orreagako bataila oroitzen da. Baskoiek Carlomagnoren tropak gailendu zituzten.

Pietate Amabirjinaren irudia gurutzez landua dago eta bere parean ainguratzen zuten itsasontzietako marinelek igandeko meza entzuten zuten. Hala egiten zen jada XVII. mendetik.

Antzinatik (XVI. mendea) pasaitarrek toki horretan omenaldia ospatzen zuten eta alaitzeko bertako instrumentuak (txistua eta danbolina) erabiltzen zituzten.

modulo eus