Diseinatu nahi duzun ibilbidea itsas bidaia egiteko edota itsas bidaian zehar egin ezazu gustoko duzun jarduera: urpekaritza, zetazeon begiztapenak, kirol arrantza...
Sentitu sentsazio paregabea MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboan nabigatuz. Arrantza itsasontzi tradizionala, non nabigazioan zehar modu aktiboan parte hartzeko aukera izango duzun. Honetaz gain, Pasaiako portuaren funtzionamendua eta inguru naturalaren ezaugarriak ikasteko aukera zoragarria eskaintzen dizu.
Iraupena: ordu 1
Prezioa: 30€ (haurrak 15€)
Sentitu ilunabarraren magia MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboan, arrantzontzi klasikotik Donostiako perspektiba paregabeaz gozatuz. Gainera, Pasaiako portu naturalaren sarrera zoragarria ikusi ahal izango duzu, bere itsasargi eta balizajeak iluntasunean bidea argitzen duten bitartean. Itsas irteera honek aperitiboa barne du ere bai.
Iraupena: 90 min
Prezioa: 45€ (haurrak 25€)
Arrantzontzi klasiko honetan arrantza esperientzia paregabea bizi ahal izango duzu kirol arrantza praktikatuz ingurumenarekin errespetagarriak diren arteak erabiliz eta nabigazioan modu aktiboan parte hartuz gain, gure euskal arrantzaleen lanbidean sakonduz.
Iraupena: 4 ordu
Prezioa: 80€ (haurrak 45€)
Gozatu MATER arrantzontzi klasikoan itsaso zabalean nabigatuz eta gure Kantauriko biodibertsitate aztertuz. Ozeanografo eta itsas biologoen laguntzaz, gure kostaldean bizi diren zetazeo espezie nagusiak sailkatzen ikasteko aukera paregabea.
Iraupena: 6 ordu
Prezioa: 95€ (haurrak 50€)
Pasai San Pedro
(ontziraleku ondoan)
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
61 postakutxa
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 814 225
museoa@mater.eus
www.mater.eus
Ezaugarriak: itsasontziz.
Iraupena: aldakorra.
Prezioa: kontsultatu behar da.
Gehienezko taldea: 8-12 pertsona (irteeraren arabera).
Adin guztietarako
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus